103. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A S T I T Z

Usategiak enkantean

Ahozko posturen bidezko enkante publikoa eginen da 10etik 21era bitarteko usategiak errentan emateko, bi horiek ere barne, uso migratzailea ohiko moduan harrapatzeko 2002ko denboraldian, NA-10528 matrikulako ehiza barrutian, Astizko Kontzejuaren mugapean.

Heldu den irailaren 14an, arratsaldeko seietan eginen da enkantea, Astizko Kontzejuaren aretoan.

Enkante honetan esleitzen ez diren usategietarako beste enkante bat eginen da irailaren 21ean, toki eta ordu beretan, % 10 merkeago. Bigarren horretan esleitzen ez diren usategietarako, berriz, hirugarren enkantea eginen da, bigarrenaren ondotik eta % 20 merkeago.

Hasierako prezioak, gora jotzeko nahiz hobetzeko hainbestekoak eta gainerakoak baldintzen pleguan agertzen dira, Astizko Kontzejuaren Alkatetzan ikusgai baitago, aztertu nahi duen ororen eskura.

Astitzen, bi mila eta biko abuztuaren bostean. Kontzejuburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0208801