103. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I A N A

Herrilurra desafektaturik

Vianako Udalak erabaki zuen herrilurretako 1.250 metro karratu desafektatzea, hain zuzen ere, Landalurreko Ondasunen Erregistro Fiskaleko 5. poligonoko 231. lurzatiko puska bati dagozkionak, ondotik Paulino Arina Ibarrola jaunari lagatzeko. Xedea, eremu hori egokitzea eta garbitzea da, batez ere higiene eta osasun aldetik. Hori guztia, 2002ko ekainaren 27an egin bilkuran, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak eta urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuaren bitartez onetsitako Ondasunen Erregelamenduak eskatutako gehiengoarekin, eta baldintzen pleguari jarraituz, idazkaritzan baitago.

Jendaurrean egonen da hilabetean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Espedientea interesatuen eskura dago, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Vianan, bi mila eta biko ekainaren hogeita zortzian. Alkate udalburua, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: A0207699