103. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I A N A

Aurrekontuko aldaketari buruzko espedientea hasiera batez onetsita

Vianako Udalak 2002ko ekainaren 27an egin bilkura arruntean, besteak beste, erabaki hau hartu zuen:

Kontu hartzaileak luzatutako txostena kontuan hartuz, erabaki da hasiera batez onestea aurrekontuko aldaketa hau:

Kontusaila: 581-131.00. Kontzeptua: kreditu berezia: aldi baterako langileak. Zenbatekoa: 9.000 euro. Finantziazioa: baja, deuseztatzeagatik.

Kontusaila: 581-224.00. Kontzeptua: kreditu berezia: aseguruak. Zenbatekoa: 900 euro. Finantziazioa: baja, deuseztatzeagatik.

Kontusaila: 581-624.00. Kontzeptua: kreditu berezia: ibilgailua. Zenbatekoa: 12.625 euro. Finantziazioa: diruzaintzako gerakina.

Erabakia idazkaritza nagusian ikusgai jartzea 15 egun baliodunetarako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko oholean iragarkia jarri ondotik, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Vianan, bi mila eta biko ekainaren hogeita zortzian. Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: A0207698