103. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I A N A

Arau Subsidiarioetako aldaketa hasiera batez onetsita

Vianako Udalak, bi mila eta biko ekainaren 27an egin bilkura arruntean, ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen:

"Hasiera batez onestea Vianako Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala, industriako lurzoru urbanizagarriko S.I.3 sektorea mugatzeari eta sailkatzeari buruzkoa, Udal honek sustatua".

Aditzera ematen da, hilabeteko epean interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 115.2 artikuluan 127. artikuluari buruz ezarritakoa aplikatuz.

Vianan, bi mila eta biko ekainaren hogeita zortzian. Alkate udalburua, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: A0207697