103. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E S A K A

IZENDAPENA

2000ko 151. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abenduaren 15ean argitaratutako albientearen deialdiko epaimahaiak luzatutako proposamenari jarraituz, Lesakako alkateak, 2002ko ekainaren 28an eman 222 zenbakiko ebazpenaren bitartez, erabaki zuen Mikel Gotzon Ortiz de Urbina Olaetxea jauna Lesakako Udaleko albiente izendatzea, bera izan baita hautaproba guztiak gainditu dituen izangai bakarra. Hori guztia, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Lesakan, bi mila eta biko ekainaren hogeita zortzian. Alkatea, José Luis Etxegarai Andueza.

Iragarkiaren kodea: A0207695