103. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

1187/2002 EBAZPENA, ekainaren 20koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Larrialdietarako Zerbitzu Bereziko eta Arrunteko sendagile izateko lanpostu hutsak merezimenduzko lekualdatze lehiaketaren bidez adjudikatzen dituena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 21ean emandako 1620/2001 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko "Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua" erakunde autonomoan L.Z.B.ko (Larrialdietarako Zerbitzu Berezia) sendagile izateko 27 lanpostu eta L.Z.A.ko (Larrialdietarako Zerbitzu Arrunta) sendagile izateko 3 lanpostu merezimendu-lehiaketa eta lekualdatze bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hartan sartzen ziren hala Nafarroako Foru Komunitateko eta beraren erakunde autonomoetako lekualdatze- lehiaketa nola nazio esparruko lekualdatze-lehiaketa, eta 2002ko urtarrilaren 25eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara (11. zk.).

Epaimahaiak lehiatzaileen puntuazioaren araberako zerrenda igorri du eta, nazio esparruko lekualdatze lehiaketako izangaiek lanpostu hutsak aukeratu ondotik, bidezkoa da lanpostuak adjudikatzea interesatuek eskatutakoari jarraikiz.

Hori horrela, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/95 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nazio esparruko lekualdatze lehiaketan, Nafarroako Foru Komunitateko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko L.Z.B.ko sendagile izateko lanpostu hutsak honako izangai hauei adjudikatzea:

Benito Ojeda Bilbao jaunari, Iturramako O.O.L.T.ko lanpostu bat (60805).

María Jesús Sánchez De Muniáin Valencia andreari, Larrialdietarako Zerbitzu Bereziko lanpostu bat (60116).

Sara Leoz Egea andreari, Larrialdietarako Zerbitzu Bereziko lanpostu bat (60120).

2. Izendatzen diren lehiatzaileek 2002ko uztailaren 1ean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza. Aipatu epean, eta behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badute, esleitu zaien lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agindua ematea.

4. Ebazpen honen kontra funtzionarioek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 114. eta 115. artikuluekin, Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legeko 64. artikuluarekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 52.2 artikuluarekin bat. Estatutupeko langileek edo lan kontratudun langile finkoek, berriz, lan arloko epaitegietara jo aurreko erreklamazioa jartzen ahalko dute, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari zuzendua, legeak horretarako ezartzen duen epean.

5. Ebazpen honen berri ematea interesatuari, Oinarrizko Osasun Laguntza eta Adimen Osasuneko Zuzendaritzako Langileri Zerbitzuko buruari, Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Izapidatzeko Unitateari, eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0207458