101. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R I A I N

Udaltzain izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia

1. oinarria.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Beriaingo Udalaren zerbitzuko udaltzain izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzea.

Lanpostuak honela beteko dira:

a) Lanpostu bat txanda irekian.

b) Bi lanpostu igoera txandan.

c) Igoera txandako lanpostu hutsak bete gabe gelditzen badira izangaiek hautapen probak gainditzeko behar den gutienekoa lortzen ez dutelako, txanda irekiari gehituko zaizkio. Orobat, igoera txandan hutsik dauden lanpostuak baino izangai gehiagok gainditzen badute, txanda horretan lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekian, txanda horretako izangaiekin lehia garbian, eskuratutako azken puntuazioaren arabera.

1.2. Deialdi hau dela medio izendatzen diren izangaiak Beriango Udaleko funtzionario publiko eta udaltzain izanen dira, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileei aplikatzen ahal zaien estatutuen araubidearen menpe egonen dira, eta Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean izena eman eta bertan hartuko dute alta. Dei honen helburu diren lanpostuak betetzeko izendatuko diren funtzionarioek, dagoeneko Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuak eta gainontzeko xedapen gehigarriek jasotzen dituzten eskubide pasiboen eta osasun -zein gizarte- laguntzaren erregimenera afiliatuta baldin badaude, honetan segitzeko nahiz Gizarte Segurantzakora afiliatzeko aukera izanen dute.

1.3. Izendatuek, beren lanpostua non, han bertan beharko dute bizi, eta horretarako, Beriaingo udal mugapean finkatuko dute egoitza.

1.4. Izendatzen diren izangaiek erakunde eskudunek manatzen dizkieten eginkizunak bete beharko dituzte, Nafarroako Polizia Kidegoei buruzko Foru Legearen 12. artikuluan eta hura garatzen duten arauetan xedatutakoaren arabera. Foru Lege horrek eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuak finkatzen dituzten eskubideak eta betebeharrak izanen dituzte, eta arau horietan zehaztu C mailan sartuko dira.

1.5. Lanaldia zerbitzuko beharrei egokituko zaie eta udal organo eskudunek edozein momentutan alda dezakete.

2.-Izangaien betebeharrak.

2.1. Deialdi honetara onarturik izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epea akitzen den egunean:

a) Adinez nagusia izatea.

b) Espainiako edo Europako Batasuneko herritar izatea.

c) Eginkizunak betetzeko behar diren gaitasun fisiko eta psikikoak izatea.

d) Guttienez ere Batxilergoko titulua, Lanbide Heziketako bigarren mailakoa edo baliokideren baten jabe izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez egotea eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez izana.

f) Ibilgailuak gidatzeko BTP motako baimena eta A motako gidabaimena izatea.

2.2. Aitzineko baldintzak izangaiek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta horien jabe izan beharko oposizioren denbora osoan, baita izendapena egiten den egunean ere, salbu eta f) hizkiko baldintza, hori Oinarrizko Prestakuntza Ikastarora onartzen diren izangaien zerrenda jendaurrean paratzen den egunean bete beharko baita.

3.-Eskabideak

3.1. Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek Beriaingo Udaleko Erregistro Orokorrean, edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean zehaztutako edozein moduren bidez, aurkeztu beharko dituzte eskabideak, eta horretarako hogeita hamar egun natural izanen dituzte, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Epea azken egun balioduneko arratsaldeko ordu bietan bukatuko da. Eskabidea deialdi honetako I. eranskineko eredua beteta aurkeztu beharko da.

3.2. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

4.-Izangaien onartzea eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkate jaunak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko.

4.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamar egun balidunetan, erreklamazioak egiten ahalko dituzte, eta akatsik bada, horiek zuzendu.

4.3. Epe hori bukatuta, eta erreklamaziorik izan bada, horiek ebatzitakoan, alkate jaunak ebazpena emanen du, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du. Ebazpen horretan berean hautapen probak egiteko tokia, eguna eta ordua zehaztuko dira.

5.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaia honako hauek osatuko dute:

Mahaiburua: Tomás Prieto Blanco jauna, Beraiaingo Udaleko alkatea.

Ordezkoa: titularrak hautatzen duena.

Mahaikidea: Nafarroako Gobernuko Segurtasun Eskolako teknikari bat.

Ordezkoa: titularrak hautatzen duena.

Mahaikidea: CCOO sindikatuko ordezkaria, Udal honetako langileen ordezkaritza baitu.

Ordezkoa: titularrak hautatzen duena.

Mahaikidea: Iruñeko Udaleko udaltzain bat.

Ordezkoa: titularrak hautatzen duena.

Idazkaria: César Suescun García jauna, Beriaingo Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Isabel García Layana andrea, Noain-Elortzibarko Udaleko idazkaria.

5.2. Epaimahaia hautapen probak hasi baino lehenago eratu beharko da.

5.3. Epaimahaia ezin izanen da ez eratu ez jardun bere kideen gehiengo osoa, gutxienez, osatu arte.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko du deialdiko oinarrien interpretazioaz eta aplikazioaz sor daitezkeen zalantza guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituak deitu ahalko ditu proba guztietarako nahiz batzuetarako. Beraien espezialitate teknikoetara mugatuko dira eta epaimahaiari haietan bakarrik lagunduko diote.

6.-Oposizioa nola eginen.

6.1. Lehen ariketa. Baztergarria.

II. eranskinean zehaztutako ariketa fisikoak eginen dira. Ariketak "gai" edo "ez gai" kalifikatuko dira, eranskineko gutxienekoak gainditu ala ez. Baztertuta geldituko dira edozein ariketatan "gai" kalifikazioa eskuratzen ez duten izangaiak.

6.2. Bigarren ariketa. Baztergarria.

Lehenengo proba.-Matematikako lau problema ebatzi beharko dira, denak Batxilergoko, Bigarren Mailako Lanbide Heziketako edo ikasketa baliokidetako mailetakoak. Probaren balioa: 10 puntu. Gutxienez ere 5 puntu beharko dira proba gainditzeko. Iraupena: gehienez ere 30 minutu.

Bigarren proba.-Test moduko hogei galdera, zuzentasun ortografikoari buruzkoak. Probaren balioa: 10 puntu. Gutxienez ere 5 puntu beharko dira proba gainditzeko. Iraupena: gehienez ere 20 minutu.

Hirugarren proba.-Test moduko hogeita hamar galdera, III. eranskineko gaiei buruzkoak. Probaren balioa: 30 puntu. Gutxienez ere 15 puntu beharko dira proba gainditzeko. Iraupena: gehienez ere ordu bat eta hogeita hamar minutu.

6.3. Hirugarren ariketa. Baztergarria.

Zenbait proba psikotekniko egin beharko dira, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak prestatuak. Ariketaren balioa: 15 puntu. Gutxienez ere 7,5 puntu beharko dira ariketa gainditzeko.

6.4. Laugarren ariketa. Elkarrizketa. Ez da baztergarria izanen eta deialdiko lanpostuarekin zerikusia duten gaiei buruzkoa izanen da. Ariketaren balioa: 5 puntu.

7.-Probetarako deia.

7.1. Ariketa bakoitza bukatutakoan, epaimahaiak argitara emanen du Beriaingo Udaleko iragarki oholean izangaien zerrenda, lortutako emaitzekin batera. Hor berean aditzera emanen ditu oposizioko hurrengo ariketaren tokia, eguna eta ordua, eta hori egin beharko du hura egin baino 48 ordu, gutxienez, lehenago.

7.2. Probak deialdi bakarrean eginen dira eta horretara Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela agertu beharko dute. Probetera agertzen ez direnak deialditik kanpo geldituko dira.

8.-Prestakuntza ikastaroa.

8.1. Azken ariketa bukatutakoan, epaimahaiak aditzera emanen du Beriaingo Udaleko iragarki oholean Prestakuntza Ikastarora behin-behinekoz onartu diren izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa, baina gehienez ere hiru ikasle izanen dituena.

Nafarroako Gobernuko Segurtasun Eskolak emanen du, baztergarri izanen da eta gutxienez ere 6 hilabetekoa izanen da. Irakasgai teoriko eta praktikoak izanen ditu eta Nafarroako Gobernuko Segurtasun Eskolako Funtzionamenduaren Erregelamendura makurtuko da, hori Lehendakaritza eta Barne kontseilariak apirilaren 3ko 401/1996 Foru Aginduaren bidez onetsi baitzen.

Prestakuntza ikastaroan parte hartu ahal izateko, ondoko agiriak aurkeztu beharko dira, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu eta hamabost egun naturaleko epean, deialdiko baldintzak betetzen direla erakusteko:

1.-Jaiotze aktaren ziurtagiria.

2.-Eskatutako titulazioaren fotokopia konpultsatua.

3.-A-2 eta B-1 motatako gidabaimenaren fotokopia kautotua.

4.-Aitorpena, funtzio publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez dagoela eta Administrazio Publiko batetik bereizia ez dela izan erakusten duena.

5.-Osasun ziurtagiria, egin beharreko lanak betetzeko gaitasun fisiko-psikikoa baduela erakusten duena.

Aitzineko tramiteak beteta, epaimahaiak aditzera emanen du Prestakuntza Ikastarora onartzen diren izangaien behin betiko zerrenda. 8. puntu honetan zehaztutakoagatik behin- behinekoz onartutakoen artean baten bat kanpoan geratuko balitz, haren ordez zerrendako hurrengoarekin beteko litzateke postu hori, betiere epe berean aipatu baldintzak betetzen dituela erakusten badu.

Ikastaroak iraun bitartean, izangaiak Beriaingo Udalaren zerbitzuko praktiketako funtzionarioak izanen dira. Praktiketako funtzionario izateagatik dagozkien eskubideak izanen dituzte eta arauzko ordainsariak jasoko.

Ikastaroa bukatuta, Segurtasun Eskolak epaimahaiari igorriko dizkio lortutako puntuazioak. Izangaien azkeneko kalifikazioa ateratzeko batu eginen dira hautapen probetan eta ikastaroan ateratakoak.

8.2. Epamaihaiak Udalbatzari eginen dio proposamen loteslea, hain zuzen ere puntuazio altuena lortu duten izangaiak izendatzeko. Proposamen hori Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

9.-Izendapena eta jabetza hartzea.

9.1. Izendatutako izangaiek hilabeteko epea izanen dute karguaz jabetzeko, izendapenaren jakinarazpenetik aitzina, betiere Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 35. artikuluan zehaztutako zin egite edo aginduaren ondotik. Aipatu epean eta ezinbesteko kasuak salbu, karguaz jabetzen ez badira, funtzionario izateko eskubideak oro galduko dituzte.

10.-Errekurtsoak.

10.1. Deialdi honen, haren oinarrien eta haien egintza guztien aurka, aukeran, honakoak paratzen ahalko dira:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Beriaingo Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, argitaratzen edo jakinarazten denetik hilabete bateko epean.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Beriainen, bi mila eta biko ekainaren hogeita zortzian. Alkate udalburua, Tomás Prieto Blanco.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: .......... adinez nagusia, N.A.N.: .........., noiz jaioa: ......., non: .......... (.........), bizilekua: ........., karrika: ......., zk.a: ...... posta kodea: ........., telefonoa: .........

Zure aitzinera agertzen naiz eta ahalik eta hobekien azaltzen dut:

Beriaingo Udaleko udaltzain izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartzeko eskatu nahi dudala.

Karguan aritzeko galarazten didan eritasunik edo akats fisiko-psikikorik ez dudala.

Indarra duten xedapenetako ezgaitasun bakarra ere ez dudala.

Deialdian eskatutako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean (betiere 2.2 puntuko salbuespena kontuan hartuz).

Horregatik:

Eskabide hau ontzat eman eta, horren indarrez, Beriaingo Udaleko udaltzain izateko hiru lanpostu betetzeko deialdira onar nazazula eskatzen dut.

(Eguna eta sinadura)

II. ERANSKINA

Bigarren ariketako proba fisikoak

1.-Zalutasun proba (Barrow testa)

Hasierako jarrera: zutik, zutoinaren ondoan eta irteera- marraren atzetik.

Egiteko modua: probaren helburua da ahalik eta lasterren betetzea "zortzi" baten itxurako ibilbide bat, bost zutoinez mugatua. Horietako lauk 8,66 bider 5 metroko laukizuzen baten erpinak seinalatzen dituzte eta bosgarrena erdi-erdian dago. Ibilbidea zoru lerragaitz baten gainean ezarriko da (porlan zimurtsua, asfaltoa, ez lerratzeko tratamendua duen parkea, etab.). Izangaiek bitan egin beharko dute ibilbidea, behin alde batera eta beste behin bertzera. Zutoinetako bat bota edo ibilbidetik kanpora ateratzen direnak baztertuak geldituko dira.

Kalifikazioa: izangaiek bi ibilbideetan emandako denbora batuko da, kontuan hartuz horiek osatzen direla izangaia irteera-marrara iristen denean.

KALIFIKAZIOA G I Z O N A K E M A K U M E A K

Ez gai 25"8 baino gehi. 27"8 baino gehi.

Gai 25"8 edo gutx. 27"8 edo gutx.

2.- Erresistentzia-lasterketa (Cooper testa).

Hasierako jarrera: zutik, geldirik irteera marraren atzean. Ezin da takorik erabili ezta lurra eskuekin ukitu ere.

Egiteko modua: lasterka edo oinez, edo bi modu hauek erabiliz, 12 minututan ahal den distantziarik handiena egitea.

KALIFIKAZIOA G I Z O N A K E M A K U M E A K

Ez gai 2.200 metro baino gutx. 2.000 metro edo gutx.

Gai 2.200 metro edo gehi. 2.000 metro edo gehi.

3.- Igeriketa.

Hasierako jarrera: zutik, igeritokiaren kanpoko bazterrean.

Egiteko modua: igerian 50 metro egitea ahalik eta lasterren. Ez da utziko kortxoetan bermatzen, ezta indarra hartzen ere igerilekuko hondoaren kontra, eta bazterturik geldituko dira hori betetzen ez dutenak.

Kalifikazioa: denboraren arabera.

G I Z O N A K E M A K U M E A K P U N T U A Z I O A

58" baino gehi. 61" baino geh. Ez gai

58" edo gutx. 61" edo gutx. Gai

III. ERANSKINA

Hirugarren ariketako hirugarren probako gai-zerrrenda

1.-Espainiako 1978ko Konstituzioa. Funtsezko eskubide eta eginbeharrak. Askatasun publikoak. Lurralde Antolamendua Konstituzioan.

2.-Nafarroako Foru Erakundeak. Parlamentua edo Nafarroako Gorteak. Gobernua edo Diputazioa. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako erakundeen osaketa eta eskumenak.

3.-Nafarroako Toki Entitateak. Antolamendua eta eskumenak. Toki Administrazioari buruzko Foru Legea. Toki Entitateen arautegia: ordenantzak, erregelamendu eta bandoak. Udal lizentziak.

4.-Nafarroako Administrazio publikoen zerbitzuko langileriaren Estatutuaren Testu Bategina

5.-Estatuko Segurtasun Indar eta Gorputzen oinarrizko araudia. Toki Entitateen Poliziei buruzko Foru Araudia. Hiri Segurtasuneko Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoa.

6.-Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuei buruzko 16/1989 Foru Legea. Ingurugiroa Babesteko Jarduera Sailkatuen Kontrolari buruzko Erregelamendua onesten duen 32/1990 Foru Dekretua. 2/1989 Foru Legea, Ikuskizun Publiko eta Aisiarako Jarduerei buruzkoa.

7.-10/1991 Foru Legea, adingabeei alkoholdun edariak kontsumitzea galarazi eta mugatzeari buruzkoa

8.-Trafikoari, Ibilgailu Motordunei eta Bide Segurtasunari buruzko Legea. Arau-hausteak eta zehapenak. Zehapen prozedura trafikoaren arloan.

9.-Giza eskubideak. Haurraren eskubideak. Haurrak babestea.

10.-Iruñerriko Geografia. Azalpen orokorra. Beriain eta haren ingurua. Beriaingo Udala: konfigurazioa eta zerbitzuak. Beriaingo biztanleria: bilakaera.

Iragarkiaren kodea: A0207367