101. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L A R

Hauta-proben deialdiko oinarriak

2002ko ekainaren 5eko 37/2002 ebazpenaren bidez, Galar Zendeako Udalak hauta-proben deialdia egin zuen, udal kiroldegiko mantentze lanen arduradun izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, oinarri hauei jarraikiz:

O I N A R R I A K

1. oinarria.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Galar Zendeako Udalaren kiroldegiko mantentze lanen arduradunaren lanpostua, oposizio- lehiaketa bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzea, Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduari jarraikiz.

1.2. 6. oinarrian ezartzen diren hauta-probak eginen dira.

1.3. Lanaldi osoa egin beharko da eta zerbitzuen beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek aldatzen ahalko dute.

1.4. Lanpostua D mailako ordainsariez eta Galar Zendeako Udalaren plantilla organikoan ezarritako ordainsari osagarriez horniturik dago.

Bete beharreko eginkizunak hauek dira:

-Instalazioen garbiketa.

-Garbigai eta gasolio izakinen kontrola, segimendua eta erosketa.

-Kontabilitatea eta administrazioa.

-Telefonoz nahiz buruz buru harrera egitea eta erabiltzaileei argibideak ematea.

-Informazioa eta zaintza, instalazioak behar bezala erabil daitezen.

-Gastu eta ordainagirien gainbegiratzea.

-Igerilekuen denboraldian, denboraldiaren irekiera antolatzea, produktuak eskatzea, sorosleen lanaren gainbegiratzea.

-Oro har, organo eskudunak behar den momentuan erabakitzen dituen eginkizun guztiak.

2. oinarria.-Izangaien baldintzak.

2.1. Lanpostuko izangaiek baldintza hauek bete behar dituzte, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:

a) Adinez nagusia izatea eta Espainiako nazionalitatea edukitzea edo, bertzenaz, abenduaren 29ko 27/1994 Foru Legearen 1. artikuluan aipatzen diren estatuetakoa, eta hartan zehazten diren baldintzetan.

b) Eskola Graduatuaren edo Lehen Graduko Lanbide Heziketaren titulua edo haien parekoa edukitzea.

c) Dagozkion eginkizunak betetzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa edukitzea.

d) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez egotea.

e) B-1 motako gidabaimena edukitzea.

2.2. Aitzineko baldintzak deialdi honetako 8. oinarrian aurreikusitako epean eta moduan frogatu beharko dituzte izangaiek eta eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete.

3. oinarria.-Eskabideak.

3.1. Eskabideak Galar Zendeako Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira (Getzen, Zaldibide karrika, 17), deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturalean.

3.2. Eskabideari Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia gehituko zaio, baita izangaiak lehiaketaldian baliarazi nahi dituen merezimenduak frogatzen dituzten ziurtagiri jatorrizkoak edo kopia kautotuak ere.

4. oinarria.-Izangaien onarpena.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hamar egun balioduneko epean, erreklamazioak egiten ahal dituzte, eta akatsik baldin bada, horiek zuzendu.

4.3. Erreklamazioetarako epea iraganik eta horiek ebatzi ondoan, alkate jaunak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko.

5. oinarria.-Epaimahaia.

5.1. Ondokoek osatuko dute epaimahaia:

Mahaiburua: Ricardo Ariz Imízcoz jauna, alkatea.

Ordezkoa: Pedro Echeverría García jauna, alkateordea.

Lehen mahaikidea: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatzekoa.

Ordezkoa: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatzekoa.

Bigarren mahaikidea: Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuak izendatzekoa.

Ordezkoa: Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuak izendatzekoa.

Hirugarren mahaikidea: María Jesús Larraya Ucar andrea, Udaleko lan-kontratuduna.

Ordezkoa: Idoia Ayesa Maya andrea, Udaleko lan-kontratuduna.

Mahaikide-idazkaria: Mercedes Arnedo Lana, Galar Zendeako Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: legez haren ordezko dena.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.

6. oinarria.-Oposizio-lehiaketa nola eginen.

6.1. Oposizio-lehiaketa bi urratsetan gauzatuko da, lehenik lehiaketa eta gero oposizioaldia, oinarri hauetan zehazten den bezala.

6.2. Lehiaketaldia.

6.2.1. Lehiaketaldian gehienez ere 5 puntu emanen dira.

6.2.2. Alegatzen diren merezimenduak baremo honen ariora puntuatuko dira:

a) Administrazio Publikoetan gisako lanpostuetan egindako zerbitzuengatik: 0,50 puntu urteko, eta 3 puntu gehienez ere. Egiaztatutako esperientzia urtebetekoa ez delarik, epe horri dagozkion puntuak aterako dira.

b) Egindako eta behar bezala frogatutako prestakuntza ikastaroengatik, bete beharreko lanpostuarekin ikusteko badute: 0,40 puntu eta gehienez ere 2 puntu.

6.3. Oposizioaldian proba hauek eginen dira:

6.3.1. Lehen ariketa:

a) Galdera motz edo test motakoen froga, II. eranskineko zerrendan agertzen diren gaien gainean, 90 minutuan.

b) Matematikako problema batzuk argitzea, deialdian eskatzen den titulazioaren mailakoak, gehienez ere 60 minutuan.

6.3.2. Bigarren ariketa:

Informatika proba, erabiltzaile mailakoa.

6.3.3. Hirugarren ariketa. Txosten psikoteknikoa:

Nafarroako Administración Publikoaren Institutuak txosten psikoteknikoa eginen du izangai bakoitzaren gainean. Hartan lanpostuaren izaerari eta ezaugarriei nola egokitzen zaizkien baloratuko dira.

6.3.4. Proben balorazioa.

Lehen ariketa honela baloratuko da:

a) a) atalak 0tik 30 puntu bitarte izanen ditu eta bazterturik geldituko dira 15 puntu baino gutiago eskuratzen dituzten izangaiak.

b) b) atalak 0tik 10 puntu bitarte izanen ditu eta bazterturik geldituko dira 5 puntu baino gutiago eskuratzen dituzten izangaiak.

Bigarren ariketak 0tik 20 puntu bitarte izanen ditu eta bazterturik geldituko dira 10 puntu baino gutiago eskuratzen dituzten izangaiak.

Hirugarren ariketak 0tik 10 puntu bitarte izanen ditu eta bazterturik geldituko dira 5 puntu baino pgutiago eskuratzen dituzten izangaiak.

6.3.5. Oposizioaldiko ariketa guztiak baztergarriak izanen dira. Ariketa bakoitzari dagokion gutienezko puntuazioa bederen eskuratzen ez duena baztertuta geldituko da.

6.3.6. Ariketetarako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek nortasun agiri nazionala aldean dutela agertu beharko dute. Ariketara agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

6.5. Lehiaketa-oposizioaldiko azkeneko kalifikazioa, izangai bakoitzak bi fasetan erdietsitako puntuazioen batuketaren emaitza izanen da.

Base 7.-Probak gainditu dituztenen zerrenda eta epaimahaiaren proposamena.

Azken ariketa zuzendurik, epaimahaiak probak gainditu dituztenen zerrenda, bakoitzaren puntuazioaren hurrenkeraren araberakoa, paratuko du jendearen aitzinean Galar Zendeako Udalaren iragarki oholean. Horretarako, izangai bakoitzak ariketetan lortutakoak batuko ditu eta zerrenda horrekin batera, puntuaziorik handiena lortzen duen izangaiaren aldeko izendapen proposamen lotetsia eginen du. Aipatu proposamena Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen du argitara.

8. oinarria.-Agirien aurkezpena.

8.1. Proposatutako izangaiak, proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hogeita hamar egun naturaleko epean, udal bulegoetan ondoko agiriok aurkeztu beharko ditu

a) 2.b) oinarrian eskatutako titulazioaren frogagiriak.

b) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez dagoela erakusten duena.

c) Lanpostuan aritzeko gaitasun fisiko eta psikikoa egiaztatzeko txostena.

d) B-1 gidabaimenaren kopia konpultsatua.

8.2. Epearen barrenean izangaiak agiri horiek aurkezten ez baditu, ezinbertzeko eta aski justifikatutako kasuetan salbu, ezin izanen da izendatua izan eta bere ariketa guztiak baliogabetuta geldituko dira. Hala izanez gero, probak gainditurik puntuazioetan hurrenez hurren ondotik heldu direnei zabalduko zaie izendapen proposamena.

9. oinarria.-Izendapena eta jabetza hartzea.

9.1. Alkateak, ebazpen baten bidez, izangai proposatua izendatuko du, denboraz eta moduz betebeharrak bete baditu. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

9.2. Izangai izendatuak hilabeteko epea izanen dut, izendapena jakinarazten denetik hasita, lanpostuaren jabetza hartzeko. Epe horretan eta ezinbertzeko kasuak salbu, jabetza hartzen ez badu, eskubide guztiak galduko ditu. Halakorik gertatuz gero, aurreko oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.

10. oinarria.-Errekurtsoak.

Deialdiaren, oinarrien eta aplikazio ekintzen kontra, ondoko errekurtso hauek paratzen ahalko dira:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintza agindu edo erabakia hartu zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako administrazioarekiko auzien jurisdikzioan eskuduna den organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: .............., adinez nagusia, Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia: ............., bizilekua: ............, karrika: ......., zenbakia: ......, posta kodea: .........., telefonoa: ........

Azaldu nahi dut:

Udalaren kiroldegiko mantentze lanen arduradunaren lanpostua, oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzeko ..... zenbakiko eta ..... datako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako deialdian onartua izatea eskatzen dudala.

Karguan aritzeko galarazten didan eritasun ez akats fisikorik ez dudala.

Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezgaitasunik.

Ez naizela inongo administrazio publikoren zerbitzurik bereizia izan eta ez nagoela eginkizun publikoetan aritzeko ezgaiturik.

Deialdian aipatzen den titulazioaren jabe naizela.

Deialdiko oinarriak onartzen ditudala eta men egiten diedala

Horrenbertzez,

Eskatzen dut

Eskabidea garaiz eta behar den bezala aurkeztu baitut, deialdiaren probetan onartua izatea.

(Data eta eskatzailearen sinadura)

II. ERANSKINA

1.-Nafarroako toki entitateak. Udalerriak, Kontzejuak, Mankomunitateak eta bertze toki enteak. Antolaketa eta funtzionamendua.

2.-Udala. Osaketa. Kideen hautapena. Osoko bilkura, alkatea eta Gobernu Batzordea. Bilkura erregimena. Informazio batzordeak. Eregelamendu organikoa.

3.-Ideia orokorrak dministrazio prozeduraz. Hastapena, tramitazioa eta ebazpena. Administrazio egintzen jakinarazpena. Administrazioaren isiltasuna.

4.-Udal eta Kontzejuen baliabide ekonomikoen zerrenda eta sailkapena, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen ariora.

5.-Toki korporazioen zerbitzuko langileak. Motak. Plantilla organikoa. Funtzionarioen hautapena. Lan eskaintza publikoa. Funtzionarioen eskubide eta betebeharrak. Ordainsariak.

6.-Administrazio publikoaren eta bere funtzionarioen ondare erantzukizuna.

Getzen, bi mila eta biko ekainaren hamaikan. Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: A0206730