101. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I L L A F R A N C A

Xehetasun azterlanaren behin betiko onespena

Villafrancako Udalak, 2002ko maiatzaren 16ko osoko bilkura arruntean, ondoko xehetasun azterlana onetsi zuen behin betikoz: Villafrancako A.S.etako UCA-52 unitatearen xehetasun azterlana (Cava kalean), Construcciones Soret Hermanos, S.L.k sustatua. Horrekin batera zenbait akats-zuzenketak ere onetsi dira, Euskal Herriko Elkargoko D.J.F. García Barrios eta S. García Ramos arkitektoek aurkeztu zuten hirigintzako agiriaren 1.3.0 eta 1.3.1. a) atalei dagozkienak, eta ezetsi egin da, berriz, Inmaculada Zapatería Yanguas andreak aurkeztu alegazioa, behar bezalako arrazoiak direla bide.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan zehaztu ondorioetarako.

Villafrancan, bi mila eta biko ekainaren hamarrean. Alkatea, Julián León Merino.

Iragarkiaren kodea: A0206991