101. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L U K I N

Lukingo Udalaren 2002ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak Hasierako onespena

Lukingo Udalak, 2002ko ekainaren 13ko osoko bilkura arruntean, Lukingo Udalaren 2002ko aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batez onestea erabaki zuen, bai eta hura betearazteko oinarriak ere.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lukinen, bi mila eta biko ekainaren hamalauan. Alkatea, César Alcoz San Martín.

Iragarkiaren kodea: A0206989