101. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A R B A R I N

Barbaringo Udaleko 2002rako aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Barbaringo Udalak, 2002ko maiatzaren 31n egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea Barbaringo Udaleko 2002rako aurrekontu orokor eta bakarra, bai eta hura betearazteko oinarriak ere.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan xedatutakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Barbarinen, bi mila eta biko ekainaren hamalauan. Alkatea, Faustino Uriarte Barandalla.

Iragarkiaren kodea: A0207004