101. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A K A I K U

2002ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta plantilla organikoa. Hasierako onespena,

Bakaikuko Udalak, 2002ko maiatzaren 31n egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen, legeak eskatzen duen gehiengoarekin, 2002ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Era berean, eta behar den gehiengoarekin, hasiera batez onetsi zuen plantilla organikoa, euskararen ezagupenari buruzko zehazpenak eta guzti, Euskarari buruzko 18/86 Foru Legeak ezartzen duenaren arabera.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak ezartzen duenari jarraikiz, bi espediente horiek jendaurrean egonen dira hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten. Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada behin betikoz onetsita geldituko da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Bakaikun, bi mila eta biko ekainaren hamalauan. Alkate udalburua, José Manuel Etxeberria Solís.

Iragarkiaren kodea: A0207002