101. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A I E G I

2002ko aurrekontuko aldaketa

Udal honek, 2002ko ekainaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2002ko aurrekontuetako aldaketa. Hona hemen:

Gastuen kontusaila:

Kontusaila: 411.62204. Kontsultategia eraikitzea. 80.000 euro gehiago.

Kontusaila: 411.62202. Kaleak urbanizatzea. 190.000 euro gehiago.

Gastuen aurrekontua handitu da dirusarreretako kontusail hauen kargura:

Kontusaila: 600. Orubeak, jarduketa unitateen salmenta. 240.000 euro gehiago.

Kontusaila: 917. Finantza-pasiboak, finantza-entitateak. 30.000 euro gehiago.

Aiegin, bi mila eta biko ekainaren hamazazpian. Alkatea, José Artiz Segura.

Iragarkiaren kodea: A0207054