101. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

266/02 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Rosa María Mateo Elizalde andrearendako jakinarazpena

Iruñeko Udaleko alkatetzak ebazpen hau eman zuen, 2002ko apirilaren 19an:

"Iruñeko Alde Zaharreko Babeserako eta Barne Berrikuntzarako Plan Bereziaren onespenaren kontrako berraztertzeko errekurtsoa baiesteko osoko bilkuran 2002ko urtarrilaren 17an hartutako erabakiaren kontra María Teresa de Jesús González Imaz andreak 266/02 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duenez,

Ebatzi dut:

1. Administrazio espedientean interesatuta daudenei dei egitea, bederatzi eguneko epean ager daitezen aipatu errekurtsoaren autoetara.

2. Ondotik, administrazioarekiko auzien jurisdikzioan eskumena duen organoari errekurritutako ebazpenaren espedientea bidaltzea, baita interesatuendako jakinarazpenak ere, halakorik behar den kasuetan.

3. Udala aipatu administrazioarekiko auzi-errekurtsoan ager dadila, xede horretarako Miguel Angel Cuesta Jorquera jauna legelari izendaturik, eta Santos Julio Laspiur García, berriz, prokuradore."

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamahiruan. Ordezko alkatea, María I. Kutz Peironcelly.

Iragarkiaren kodea: A0206934