101. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Obren errekerimendua Estafera karrikako 22an

Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi delegatuak, ebazpen hau eman zuen 2002ko maiatzaren 17an:

"Ikusirik Iruñeko Estafera karrikako 22ko eraikina aztertu ondotik Etxebizitzak Zaharberritzeko Bulegoko Udal Zerbitzu Teknikoek egindako ikuskapen txostena, 2002ko maiatzaren 9koa, haren bidez frogatu baita honako hondaketa hauek dituela:

-Zurezko habea partez hautsia, oraindik eusten badio ere, estalkian.

Eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 224. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

Ebatzi dut:

1. Iruñeko Estafeta karrikako 22ko eraikinaren jabeei agintzea honako lan hauek egin ditzatela, hiru hilabeteko epean:

-Estalkiko forjatua eta habea sendotzea, hondatutako piezak indartuz edo berriak paratuz.

Obrak teknikari eskudun batek zuzendu beharko ditu. Lanak hasi baino lehen teknikaria kontratatu izanaren ziurtagiria ekarri beharko da.

2. Etxe horretako jabeei ohartaraztea ezen, lan horiek aipatu epean egiten ez badituzte, Udalak epea bukatu eta biharamunetik obrak subsidiarioki egin ahal izanen dituela eta, hori gertatuz gero, behar diren tasak, hau da, sortzen diren gastuen ehuneko 125 igorriko zaizkiela, edo bertzenaz isun hertsatzaileak paratzen ahalko dituela hilabetero, 601,01 eurotik 3.005,06 eurorainokoak.

Jabetza Horizontalari buruzko Legearen 10.2 artikuluak ezarritakoaren arabera, aginteak emaniko aginduak aurkatu edo haien betearazpena oztopatzen duten jabeek bakarka erantzun beharko diete ezartzen zaizkien zehapenei.

3. Era berean, jabeei ohartaraztea ezen, aipatu epean obrak egiten ez badira, zehapen espedientea abiaraziko dela, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 248.5 artikuluan sailkatutako hutsegite arinaren edo lege beraren 249.12 artikuluan sailkatutako hutsegite larriaren ustezko erantzule izateagatik. Hutsegite arina 300,51 eurotik 6.010,12 eurora bitarteko isunarekin zehaturik dago eta hutsegite larria, berriz, 6.010,13 eurotik 60.101,21 eurora bitarteko isunarekin.

4. Jabeei ohartaraztea, orobat, konponketa obra horiek eraikinaren egitura eta funtzionaltasunaren egokitzapena lortzeko beharrezkoak direnetarik direla. Egokitzapen hori etxebizitza arloko jarduketa babesgarriak finantzatzeko indarra duen Foru Dekretuan zehazten da.

Obra horiei ekiteko zaharberritzeko dirulaguntzak eskura daitezke, betiere eraikinaren egitura eta funtzionaltasunaren egokitzapena lortzeko beharrezkoak direnekin batera egiten badira; horretarako, Etxebizitzak Zaharberritzeko Udalaren Bulegoan, Eslava kaleko 1.ean, argibideak eska daitezke".

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetakoren bat paratzen ahalko da, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo bertzenaz,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluaren a) idatz-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen beste interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat, jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamalauan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0206932