101. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F O N T E L L A S

2002ko aurrekontu orokor eta bakarra, kreditu eta diruzaintzako gerakinen eransketa eta 2002ko plantilla organikoa onetsirik

Fontellasko Udalak, 2002ko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2002ko aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriekin batean, baita hari kreditu eta diruzaintzako gerakinak eranstea eta urte bereko plantilla organikoa ere

Hasierako onespena 2002ko 44. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 10ean, eta jendaurreko epean inolako erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betikoz onetsitzat jotzen da.

Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 202. artikulua betetzeko,Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara. Hona hemen haren laburpena, kapituluka:

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileen gastuak: 134.441,28 euro.

2. kapitulua.-Ondasun arruntak eta zerbitzuak: 336.094,66 euro.

3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 32.274,34 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 10.127,06 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 290.109,71 euro.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 59.778,29 euro.

DIRUSARRERAK

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 223.398,21 euro.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 36.060,78 euro.

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bertzelako dirusarrerak: 32.466,68 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 169.154,86 euro.

5. kapitulua.-Ondareko dirusarrerak: 70.108,06 euro.

6. kapitulua.-Inbertsioak besterentzea: 246.414,97 euro.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak: 341.730,54 euro.

Aldaketak hasiera batean onetsiriko aurrekontuaren gainean:

-Kontusaila: 4520-62200. "Frontoi estalia": 209.870,79 euro. Kreditu gerakina, honen bidez finantzatua: 2001eko abenduaren 31n zen diruzaintzako gerakin lotetsia.

-Kontusaila: 4520-62200. "Frontoi estalia": 226.981,88 euro. Kreditu gerakina, honen bidez finantzatua: aurrekontuko zenbateko bereko superabita.

-Kontusaila: 4520-62200. "Frontoi estalia": 29.526,83 euro. Kreditu berezia, honen bidez finantzatua: aurrekontuko zenbateko bereko superabita.

Plantilla organikoa eta lan eskaintza publikoa

-Idazkari bat, A mailakoa.

-Kontu hartzaile bat, B mailakoa, Ribaforadako eta Buñuelgo Udalekin partekatua.

-Albiente bat, C mailakoa.

Izenen zerrenda

Funtzionarioak (jardunean):

-Hutsik: prozesuan hautatutako izangaia prestakuntza ikastaroa egiten ari da.

Administrazio-kontratudunak

-David Modrego Jiménez jauna, idazkaria. Lanpostuko osagarria: ehuneko 30.

-José Luis Romano Blasco jauna, kontu hartzailea, Ribaforadako eta Buñuelgo udalekin partekatua.

Lan eskaintza publikoa

-Zerbitzu anitzetako peoia: lanpostu bat. Lan kontratu mugagabea.

Fontellasen, bi mila eta biko ekainaren hamarrean. Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: A0206935