101. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1003/2002 FORU AGINDUA, ekainaren 26koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Berriobeitiko Udal Plana aldatzeko espedientea behin betikoz onesten duena. Espedientea Berriogoitiko BB.2 sektoreari dagokio eta Berriobeitiko Udalak sustatu du.

Berriobeitiko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako adostasun txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea, Foru Agindu honen xedapen zatiko zehaztapenekin.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea Berriobeitiko Udal Plana aldatzeko espedientea. Espedientea Berriogoitiko BB.2 sektoreari dagokio eta Berriobeitiko Udalak sustatu du. Zehaztapen hauek egin dira:

-Hirigintza aprobetxamendua, 138 etxebizitza gehienez ere; 15 etxebizitza/ha dentsitatea 91.930 metro karratuko ondare azalera garbiari aplikatzearen ondorioz ezarria.

-Berriz kalkulatuko da eredu aprobetxamendua, kontuan harturik dagokion Banaketa Eremuko mugapen grafikoa (10/94 Foru Legeko 82.B.d eta e artikulua), erabilera ezberdinen koefizienteak erabilera bereizgarriaren arabera (1,00) eta Foru Legearen 101.b artikuluaren aplikazioa.

2. Onespen egintza Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko baldintza da Udalak Testu Bategin bat aurkeztea, aipatu diren zehaztapenak barne direla.

3. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluei jarraikiz. Espedientearen kontra, bestalde, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, Foru Agindu hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

4. Foru Agindu hau Berriobeitiko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita seian.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0207468