101. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

E D I K T U A

Udal honetako jarduneko alkateak, 2002ko ekainaren 10ean, ebazpen hau eman zuen:

1.-Eva Muez Lorente andrea, 44.616.616-C NAN zenbakia duena, Udal honetako ludotekazain izendatzea, lan-kontratu finkoarekin eta 2/3ko lanaldiarekin. Data honetatik aitzina, D mailako funtzionarioen pareko izanen da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuan, hala aurreikusita baitago lanpostu hori oposizio-lehiaketa bidez betetzeko 2002ko urtarrilaren 11ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen deialdian.

2.-9. oinarrian ezarritakoari jarraituz, Alkatetza honek kontratua formalizatuko du izendatutako izangaiarekin, hilabeteko epean, izendapena jakinarazten zaionetik hasita.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak sor ditzan.

Burlatan, bi mila eta biko ekainaren hamabian. Jarduneko alkatea, Julián Ignacio Lecumberri Otano.

Iragarkiaren kodea: A0206863