101. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

OROTZ-BETELU

"Hornidura eta Saneamendu sareak berritzea eta hirigunea zolatzea" obrako proiektua idaztea eta obra zuzendaritza esleiturik

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko 10/1998 Foru Legearen 96.3 artikuluan aurreikusitako ondorioak betetzeko, aditzera ematen da Udalak, 2002ko apirilaren 16an egin osoko bilkuran, "Hornidura eta Saneamendu sareak berritzea eta hirigunea zolatzea" proiektua idazteko eta zuzendaritza eramateko kontratua Ingeniería Guallart, S.L. enpresari esleitu diola, 86.160,25 eurotan esleitu ere.

Orotz-Betelun, bi mila eta biko ekainaren hamabian. Alkatea, José María Arcelus Lusarreta.

Iragarkiaren kodea: A0206940