101. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1001/2002 FORU AGINDUA, ekainaren 26koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Artatzan (Ameskoabarren) Turismoko Kanpalekua egiteko Plan Berezia behin betikoz onesten duena. Plan horrek 9. poligonoko 195, 196 eta 261. lurzatiak hartzen ditu, eta Camping Artaza, S.L.k sustatu du.

Ameskoabarrengo Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak egindako txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 118. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea Artatzan (Ameskoabarren) Turismoko Kanpalekua egiteko Plan Berezia. Plan horrek 9. poligonoko 195, 196 eta 261. lurzatiak hartzen ditu, eta Camping Artaza, S.L.k sustatu du.

2. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluei jarraikiz. Plan Bereziaren kontra, bestalde, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, Foru Agindu hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

3. Foru Agindu hau jakinaraztea Ameskoabarrengo Udalari, Artatzako Kontzejuari eta sustatzaileei, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita seian.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0207466