101. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Fabripan Yori, S.L. Jarduera sailkaturako lizentzia, okindegi-kafe dastalekurako, Baiona etorbidea, 1-beheitian

Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitzako Zinegotzi delegatuak ebazpen hau eman zuen, 2002ko maiatzaren hamabortzean:

"Ikusirik 2002/117 espedientea, Fernando Lumbreras Arenal jaunak Fabripan Yori, S.L.ren izenean sustatua, Baiona etorbidea, 1-beheitian jarduera sailkatua paratzeko eta lokala okindegi-kafe dastalekurako egokitzeko obrak egiteko lizentziak eskatu beharrez, eta ikusirik Udalaren txosten teknikoak

Ebatzi dut:

1. Eskatutako lizentziak ematea, aurkeztutako proiektuari jarraikiz, betiere ondoko neurri zuzentzaileak eta baldintzak betetzen badira:

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak 2002-1-30ean eta 2002-3-27an ikus-onetsitako eranskinak aitzineko dokumentazioari nagusituko zaizkio, kontraesanik dagoen guztietan.

Suteei aurrea hartzeko neurriak, ezarri eta uneoro atxiki beharko direnak: arkitektoaren proiektuko eta eranskineko baldintzak, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak 2002-1-7an ikus-onetsi baitzen. Mahaien eremuko edukiera 16 lagunendakoa izanen da, eta ostatukoa, berriz, 9 lagunendakoa; hortaz, edukiera, guztira, 27 lagunendakoa izanen da.

Lokalak aireztapen sistemak izanen ditu gela guztietan, hura naturala edo eragina izan. Ez da kontatzen sartzeko ateak eskaintzen duena.

Aire girotua eta airezpena eragiteko sistema 135/1989 Foru Dekretuaren 13 eta 14. artikuluetako beharkizun eta baldintzen ariora paratuko dira ezinbertzean.

Asots mailak hertsiki bete beharko ditu 135/1989 Foru Dekretuaren 15 eta 16. artikuluan ezarritako mugak.

Kondentsadorearen aire hustuketa behar diren isilgailuez eta irteera horizontaleko lamazko saretez hornituriko dezelerazio plenumaren bitartez eginen da, lurretik gutienez ere 2,5 metrora egonen baitira, auzoei eta oinezkoendako aldeei trabarik egin ez diezaien.

Ogia egosteko labeak gas eta lurrinen araztailea beharko du, edo bertzenaz eraikinaren estalkira irteera duen tximinia.

Debeku da ostatu bati dagozkion jardueretan aritzea, baita plantxa, sukaldea edo keak, gasak eta usainak sorrarazten dituzten bertzelako elementuak paratzea ere.

Hotz kameran, pareten arteko loturak eta horien eta zoruaren artekoak forma biribilekoak izanen dira.

Ofizioko eta hotz kamerako argiak estankoak izanen dira.

Hotz kamerak kanpoko termometroa izanen du.

Fatxadako lanak E.O.O.ko 128. artikuluan xedatutakoari jarraikiz burutuko dira, apaingarri gisa para daitezkeen tratamendu edo elementu gehigarriak ez daitezen fatxadako lerrokaduratik atera, justifikatutako moldura eta estalduren kasuan (errotuluak barne) izan ezik. Hala ere, horiek, gehienez ere, hamar zentimetro aterako dira eraikuntzari eusteko egituratik.

Gutieneko altuera librea 2,50 metrokoa izanen da.

Dagozkion xedapenetan, Oztopo fisiko eta zentzumenezkoei buruzko uztailaren 11ko 4/1988 Foru Legean eta ekainaren 29ko 154/1989 Foru Dekretuan ezarritakoa beteko da.

Jardueran aritzeko, irekitzeko lizentzia lortu beharko du, eta horretarako eskabide ofizialean zehaztutakoaz gain ondoko agiriak ere aurkeztu beharko ditu:

-Obra bukaerako ziurtagiri ikus-onetsia. Bertan obren benetako kostuak agertuko dira eta frogatuko da lokalak, jarduera eta instalazioak bat datozela onetsitako proiektuarekin. Orobat, obra lizentzian zehaztu beharkizun berariazko nahiz orokor guzti-guztiak bete direla egiaztatuko da.

-Teknikari eskudunak sinatu eta ikus-onetsitako ziurtagiria, asots iturri guztien asotsak neurtuko dituena. Bertan egiaztatuko da arauetan (135/1989 Foru Dekretuan eta G.O.K.A. udal ordenantzan) ezarri mugak bete direla.

-Obra bukaerako ziurtagiria, suteetatik babesteko instalazioari dagokiona. Suari antzemateko eta suteetatik babesteko homologazioaren ziurtagiriak eta RF ateetakoak. Azalerak estaltzeko eta apaintzeko osagaiek suaren eraginez nola erreakzionatzen duten dioten ziurtagiriak, ofizialki onartutako laborategiek emanak.

Obrak hasteko epea 6 hilabetekoa da, gehienez, ebazpen honen jakinarazpenetik hasita. Obrek gehienez ere 3 hilabeteko epean egon behar dute bukaturik. Lizentzia hau iraungia deklaratuko da epe horiek iraganik obrak hasi edo bukatu ez badira.

2. Lizentzia emateko tasagatik 214,54 euroko likidazioa onestea, jarduera lizentziagatik 1.205,60 eurokoa eta eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergagatik, berriz, 1.487,97 euro, eransten den behin-behineko likidazioarekin bat.

3. Jabari publikoa okupatzeko baimena ematea, segurtasun eta osasun arloko proiektuan edo azterlan oinarrizkoan ageri diren obra osagai lagungarriekin eta betiere ondoko baldintzak betez:

Aldamioko oinak ez dira inola ere bermatuko kutxetetako tapakietan.

Jabari publikoa okupatu aitzin Udaltzaingoari jakinaraziko zaio, okupazioa ibilgailuen nahiz oinezkoen joan-etorrietara doitze aldera. Zuhaitzik edo berdegunerik balego, berriz, lorategien zerbitzuari ere jakinaraziko litzaioke, zerbitzu horrek zuhaitzak babesteko finkatu arauak betetze aldera.

Oinezkoen pasabideak gutienez ere 809 zentimetroko zabalera izanen du, E.O.O.ko 176. artikuluaren arabera. Lokal nahiz atarietarako sarbideak errespetatu beharko dira.

Obrak eta jabari publikoaren okupazioa burututakoan, obra bukaerako ziurtagiria aurkeztu beharko da, obra zuzendariak edo segurtasun nahiz osasun arloko koordinatzaileak ikus-onetsia eta sinatua. Bertan adieraziko dira okupazioaldia eta azalera okupatua, tasak likidatu ahal izateko. Aipatu agiriak ez aurkeztea zerga arau-hauste bakuna denez, 901,52 euro bitarteko isunarekin zehatzen ahalko da."

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahalko da, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina; edo bertzenaz,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluaren a) idatz-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen bertze interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat, jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamahiruan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0206851