101. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Carmen Gota Arellano. San Gregorio, 17ko ostatua zigilatzeko agindua etenik

Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi delegatuak ebazpen hau eman zuen, 2002ko apirilaren 17an:

"Ikusirik San Gregorio, 17ko ostatuko musika instalazioa zigilatzeko agindua eteteko eskatu beharrez Carmen Gota Arellano andreak aurkeztu idatzia, eta kontuan harturik ezen, instalazio hori lizentziaren babespean ez badago ere, gaur egun legezta litekeela, Alde Zaharreko VIII/U.C.C. 1 unitatearen hirigintzako araudi partikularraren 3.2 artikuluan aipatzen diren baldintzetan, eta kontuan harturik, halaber, ezen irekitzeko lizentziaren titularrek jarduera lizentzia berritzeko espedientea aurkeztu behar dutela eta hartan musika instalazioaren legeztatzea sartzen ahal dutela, gehieneko emisioak 55 dB (A) izan daitezen.

Ebatzi dut:

1. Musika instalazioa zigilatzeko agindua etetea, baldintza hauetan:

-Gehieneko musika emisioa 55 dB (A) izanen da.

-Jarduera lizentzia berritzeko espedientea tramitera aurkeztu behar da, gehienez ere 3 hilabetean, ebazpen hau argitaratzen denetik aitzina.

2. Ebazpen hau Udaltzaingoari igortzea".

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahalko da, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina; edo bertzenaz,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluaren a) idatz-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen bertze interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat, jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamahiruan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0206850