101. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N T Z I N

Hasierako onespena 2002ko aurrekontuko 1. aldaketaren espedienteari

Antzingo Udalak, 2002ko maiatzaren 15ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Udal idazkaritzak eginiko txostena ikusirik, eta aurrekontuko hainbat kontusail sortzeko, aho batez erabaki da hasiera bateko onespena ematea 2002ko aurrekontu orokor eta bakarreko 1. aldaketari. Hona hemen:

a) Gastuetako kontusaila: 452.622. "Igerilekuak moldatzea". Zenbatekoa: 12.000 euro.

Gastuetako kontusaila: 452.623. "Igerilekuetako altzariak eta makineria". Zenbatekoa: 3.000 euro.

Finantzaketa: diruzaintzako gastu orokorretarako gerakina.

b) Gastuetako kontusaila: 431.68201. "Etxebizitzak zaharberritzea". Zenbatekoa: 150.253,03 euro.

Dirusarreretako konsutsaila. "Bankuko kreditua". Zenbatekoa: 150.253,03 euro.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzen denetik aitzina, interesa dutenek epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Antzinen, bi mila eta biko ekainaren hamabian. Alkatea, Javier Ibáñez Iriarte.

Iragarkiaren kodea: A0206969