101. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ERDIALDEA GARATZEKO PARTZUERGOA

E D I K T U A

Erdialdea Garatzeko Partzuergoko lehendakari María Carmen Ochoa Canela andreak ondoko probidentzia eman zuen datako egunean:

2002ko ekainaren 13ko Batzar Orokorrak hartu erabakiaren bidez, Erdialdea Garatzeko Partzuergoaren Estatutuen aldaketa onetsi da.

Artikulu bakarra. 1.-Ez dira aldatuko 29, 31, 32, 33, 34, 35, 36, 37, 38, 40 eta 41. artikuluak. Oraingo 29. artikulua, oso-osorik, 35. artikulua bilakatuko da. Oraingo 31. artikulua, oso-osorik, 37. artikulua bilakatuko da. Oraingo 32. artikulua, oso-osorik, 38. artikulua bilakatuko da. Oraingo 33. artikulua, oso-osorik, 39. artikulua bilakatuko da. Oraingo 34. artikulua, oso-osorik, 40. artikulua bilakatuko da. Oraingo 35. artikulua, oso-osorik, 41. artikulua bilakatuko da. Oraingo 36. artikulua, oso-osorik, 42. artikulua bilakatuko da. Oraingo 37. artikulua, oso-osorik, 43. artikulua bilakatuko da. Oraingo 38. artikulua, oso-osorik, 44. artikulua bilakatuko da. Oraingo 40. artikulua, oso-osorik, 46. artikulua bilakatuko da. Oraingo 41. artikulua, oso-osorik, 47. artikulua bilakatuko da.

2. Erdialdea Garatzeko Partzuergoaren Estatutuetako ondoko artikuluak aldatu dira: 4, 5, 11, 13, 20, 22, 23, 24, 25, 28, 29, 30, 31, 32, 33, 34, 36, 45 eta 48.a. Horiek guztiak Batzar Orokorrak onetsi zituen, 2001eko urriaren 24an. Honela gelditu dira idatzirik:

4. art. Partzuergoa Nafarroako Erdialdearen garapenaren onura publiko zein soziala lortu nahi duten administrazio publikoek eta toki entitateek osatzen dute.

5. art. Partzuergo honen lurralde eremua udalerri hauetako mugapeetara mugaturik dago: Adios, Añorbe, Artaxoa, Artazu, Beire, Berbintzana, Biurrun-Olkotz, Eneritz, Girgillao, Larraga, Legarda, Mendigorria, Miranda-Arga, Muruzabal, Obanos, Erriberri, Pitillas, Gares, San Martin Unx, Tafalla, Tirapu, Ukar, Uxue eta Uterga.

11. art. Partzuergokideek hauetarako eskubidea dute:

a) Partzuergoaren helburua diren xedeak lortzen parte hartzeko.

b) Batzorde Betearazlean eta Partzuergoaren taldeko nahiz pertsona bakarreko edozein organotan parte hartuko dutenak hautatzeko edo horretarako hautatuak izateko.

c) Batzar orokorrean boto eskubidea eta hizpidea dutela parte hartzeko.

d) Interesgarria izan dakiokeen Partzuergoaren edozein alderdiren gainean argibideak eskatzeko.

e) Askatasun osoz Partzuergoa uzteko.

f) Hartutako erabakiei kontra egiteko, horretarako eskatzen diren baldintzak eta betebeharrak betez gero.

g) Zehapenik izanez gero, Batzar Orokorrak entzunak izateko.

13. art. Batzar Orokorrak, Batzorde Betearazleak eta lehendakariak izanen dute beren gain Partzuergoaren gobernua eta administrazioa, nork bere eskumenen esparruan.

20. art. Urtean bitan eginen da Batzar Orokorraren bilkura arrunterako deia. Interesa izan dezaketen gainerako gaiez gain, honako hauek aipatuko dira gai-zerrendan: urteko kontuen nahiz aurrekontuen eztabaida, eta, hala badagokio, onespena; aurreko urteari dagozkion kontuen likidazioa eta konplimendua; eta, urteko kudeaketaren azalpena, Batzorde Kudeatzaileak egina.

22. art. Honakoetan eginen da Batzar Orokorraren bilkura berezirako deia: lehendakariak edo Batzorde Betearazleak egoki juzgatzen duenean, edo guttienez Partzuergokideen bortzenek eskatzen dutenean, betiere, guttienez Batzarreko botoen ehuneko 20 ordezkatzen badute. Azken kasu horretan, eskaera idatziz aurkeztu beharko da, eskatzaileen sinadurek egiaztaturik egon beharko dutelarik. Eskatzaileek eztabaidagai proposaturiko arloak zehaztuko dituzte. Arlo horiek Batzar Orokorraren bilkurako gai-zerrendan sartu, eta beranduenez ere eskaera egin eta hilabete baten buruan gauzatuko da bilkura. Epe hori iragan, eta deirik izan ezean, talde eskatzaileak, berak, egin ahal izanen du Batzarrerako deia.

23. art. Honako hauek dira Batzar Orokorraren eskurantzak:

a) Estatutuak, Barne Araubiderako Erregelamendua eta garrantziko bertzelako agiri organikoak onetsi eta aldatzea.

b) Partzuergoaren aurrekontu arrunt nahiz berezien eta kontu orokorren onespena.

c) Berrikuntza programaren ezarpen prozesua eta eskualdearen garapenerako bertze edozein estrategia bultzatzea.

d) Partzuergoa deuseztea.

e) Lehendakaria hautatzea.

f) Lehendakariordea eta Batzorde Betearazleko kideak hautatzea.

g) Partzuergoan entitate berrien sarrera onestea.

b), c) eta f) atalak kenduta, gainerakoak onesteko erabateko gehiengoa beharko da. Batzar Orokorrak erakunde autonomo baten baten esku utz dezake c) ataleko eginkizuna.

24. art. Lehendakariari dagokio Batzar Orokorraren bilkura arrunt nahiz berezirako deia egitea, Partzuergokideen eskariz egiten den kasuetarako aurreikusitakoa deusetan ukatu gabe.

Bilkura egin baino guttienez sei egun natural lehenago emanen zaie Partzuergokideei horren berri. Abisuan, guttienez ere, bilkura noiz, non eta zer ordutan eginen den adieraziko da, baita gai-zerrenda ere.

Deia egiten denetik bilkura arteko epean, elkartearen egoitzan Partzuergokideen eskura egonen dira gai-zerrendan sartutako gaiei buruzko agiriak.

25. art. Era berean, elkartearen helburuei dagozkien gaiak ere jorratuko dira Batzarrean, baldin eta Batzorde Betearazleak edo Partzuergokideen bortzenek zerrendan sartzeko eskaera egin badute bilkura egin baino guttienez lau egun lehenago. Batzarra egin baino guttienez egun bat lehenago jakinaraziko zaie Partzuergokideei gai berri horiek sartu direla.

28. art. Batzar Orokorreko bozketa sistemari doakionean, entitate Partzuergokideen ordezkariek botorako eskubidea izanen dute, 1.000 botoren gainean honelako banaketa ponderatua eginez:

Adios, 9 boto; Añorbe, 18 boto; Artaxoa, 80 boto; Artazu, 4 boto; Beire, 13 boto; Berbintzana, 36 boto; Biurrun-Olkotz, 9 boto; Eneritz, 9 boto; Girgillao, 4 boto; Larraga, 85 boto; Legarda, 4 boto; Mendigorria, 49 boto; Miranda-Arga, 54 boto; Muruzabal, 9 boto; Obanos, 36 boto; Erriberri, 120 boto; Pitillas, 36 boto; Gares, 85 boto; San Martin Unx, 36 boto; Tafalla, 269 boto; Tirapu, 4 boto; Ukar, 9 boto; Uxue, 13 boto, eta Uterga, 9 boto.

29. art. Batzorde Betearazlea partzuergoko agintaritza, kudeaketa eta administrazio organo kolegiatua da.

Lehendakariak, lehendakariordeak, diruzainak eta zortzi mahaikidek osatzen dute.

-Lehendakaria: Partzuergokoa.

-Lehendakariordea: Partzuergokoa.

-Bederatzi mahaikide.

Diruzain kargua betetzeko, bat hautatuko da Batzorde Betearazleko kideen artean.

Horiez gain, bertze batzuk ere joan daitezke Batzorde Betearazlearen bileretara, gai puntualen gaineko aholkularitza eta argibideak emateko lehendakariak eskatzen badie. Haien partaidetza hizpidez eginen da, baina botorik gabe.

30. art. Batzorde Betearazlean parte hartzen duten entitateetako ordezkariak lau urterako hautatuko dira. Hauteskundeak egiten direnean berrituko dira.

31. art. Batzorde Betearazlearen eskumenak dira partzuergoaren kudeaketa, gobernua, administrazioa eta ordezkaritza egiteari dagozkionak, eta bereziki ondokoak:

a) Batzar Orokorrak harturiko erabakiak betearaztea.

b) Partzuergoaren xedeak erdiesteko eta, orokorrean, horrek behar bezala funtzionatzeko behar diren neurriak hartzea.

c) Urteko txosten ekonomikoa, aurrekontua, memoria eta jarduera plana eta komenigarri juzgatzen dituen txosten guztiak prestatzea, Batzarre Orokorrari aurkezteko.

d) Estatutuko eta elkartearen gainerako agirietako aginduen edukia aplikatzea.

e) Sartzeko sariaren zenbatekoa eta kide-sari aldizkako nahiz berezien zenbatekoa proposatzea, baita ordaintzeko modua ere.

f) Estatutuen aldaketa proposatzea eta elkartearen bertzelako araudia, nahitaez bete beharrekoa, prestatzea.

g) Partzuergoaren estatutuei eta agiriei jarraikiz, kideen onarpenari, zehapenari eta botatzeari dagozkionak Batzar Orokorrari jakinaraztea, horren gaineko ebazpena eman dezan.

h) Lehendakariak uko eginez gero, Batzar Orokorrerako deia egitea.

i) Zorrak eta obligazioak onartzea eta, Batzar Orokorraren erabakien ondorioz, elkartearen helburuak betetzeko beharrezkoak diren agiri publiko nahiz pribatuak ematea erabakitzea.

j) Egoki juzgatzen dituen lan batzordeak eta haiek jarduteko araudia sortzea.

k) Lege, estatutu eta elkartearen agirien ondoriozko bertzelako betekizun guztiak, Partzuergoaren xedearekin bat heldu direnak eta entitatearen jarduera onerako beharrezkoak direnak, baldin eta bertze organoen esku ez badaude.

32. art. Lehendakariak eginen ditu Batzorde Betearazlearen bilkuretarako deiak. Kideei gutienez ere hiru egun lehenago jakinaraziko zaie, presako kasuetan izan ezik.

Jakinarazpen hori idatziz eginen da eta bertan adieraziko dira bilkuraren tokia, eguna eta ordua, baita gai-zerrenda ere.

33. art. Batzorde Betearazleko bortz kidek, gutienez, bilkura egiteko eskatzen dutenean halako gai bat eztabaidatzeko, lehendakariak bilkurarako deia egin beharko du eskaera egiten denetik zortzi eguneko epean.

Lehendakariak deia egiten ez badu, eskaeraren sinatzaileek berek deituko dituzte gainerako batzordekideak bilkurara, hala egiteko behar diren betekizunak betez.

34. art. Lehendabiziko deian Batzorde Betearazlearen bilkura modu baliozkoan eratuko da, baldin eta kide gehienak agertzen badira. Bigarren deian, berriz, lehendakaria eta kideen bortzenak bertaraturik.

Erabakiak agertu direnen gehiengoaz hartuko dira.

36. art. Lehendakariari ondoko ahalmenak dagozkio:

a) Batzar Orokorraren eta Batzorde Betearazlearen bilkuretarako deia egitea eta haietan buru egitea, ezatabaidak zuzentzea eta bilkurak amaitzea.

b) Modu baliozkoan erabakitako ordainketak agintzea.

c) Partzuergoa ordezkatzeko eginkizunak.

d) Legeriak, elkarteko organoek eta estatutuek ematen dizkioten gainerako eginkizunak.

45. art. Sozietatea kudeatzeko organoak Partzuergorako aurreikusten diren berak izanen dira.

Partzuergoaren Batzar Orokorra eratzen den merkataritza sozietatearen Batzar Orokorraren lanetan ariko da, eta Batzorde Betearazlea, berriz, Administrazio Kontseiluarenetan. Partzuergoko lehendakaria sozietatekoa izanen da.

Halaberean, kudeaketa organo horiek Partzuergoko organoei ematen zaizkien eskurantza berak izanen dituzte

48. art. Partzuergoa desegiten ahalko da horretarako espreski deitutako Batzar Orokorrak horrela erabakitzen badu.

Desegiteko, une horretan partze hartzen duten partzuergokideen bi herenen aldeko botoa beharko da.

Deseginez gero, Batzorde Betearazlea Batzorde Likidatzaile bilakatuko da, eta berak erabakiko du Partzuergoko ondasun, zerbitzu eta eskubideei zer xede eman behar zaien. Orobat, derrigorrezko bilketari ekinen dio une horretan zor zaizkion diruak kobratzeko.

3.-Gainerako artikuluak bere horretan gelditu dira, aldaketarik gabe.

Aldaketak jendaurrean egonen dira hamabortz egun naturalean, hala nahi dutenek bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Erriberrin, bi mila eta biko ekainaren hamahiruan. Lehendakaria, María Carmen Ochoa Canela.

Iragarkiaren kodea: A0206987