101. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

KINTOKO MANKOMUNITATEA

Usategien enkantea 2002-2003 (barne) urteetarako

Kintoko Mendi Mankomunitateak plegu itxiaren bidezko enkante publikorako deialdia egin du, aldez aurretikako onarpena dagoela, Kintoko ehiza kotoan honako usategia errentan emateko. Hona hemen hasierako prezioa:

3. zenbakia duen postua: 11.556,98 euro.

Enkante honetan parte hartzeko proposamenak iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hurrengo hogei egunen barruan, eta azken egun balioduneko eguerdiko hamabiak baino lehen, aurkeztu beharko dira Elizondon dagoen Baztango Udal Idazkaritzan.

Pleguen zabaltzea, hala badagokio, Baztango udaletxean izanen da hurrengo egunean, ordu berean.

Enkantean parte hartzeko proposamenak bi kartazal itxitan aurkeztuko dira, behar bezala identifikaturik eta egilearen erreferentzia dutela, honako dokumentazioarekin.

1. gutunazala: "Aipamenak", agiri hauekin:

a) Enkantegilearen nortasuna egiaztatzen dutenak:

Pertsona juridikoa balitz, Eratze edo Aldatze Eskritura aurkezturik, hala badagokio, Merkataritza Erregistroan Idatzirik.

Norbanakoek NANa aurkeztu beharko dute, aurreko lerrokadan aipatutako baldintzak beterik.

b) Kintoko Mankomunitatearen Diruzaintzan tasazio prezioaren %2, behin-behineko fidantza gisa, utzi izana egiaztatzen duen gordekina.

2. gutunazala: "Proposamen ekonomikoa" bertzerik ez du izanen, iragarkiaren hondarrean heldu den ereduaren araberakoa.

Baldintza fakultatiko eta ekonomiko-administratiboak, Baztango Udal Idazkaritzan daude ikusgai.

Elizondon, Baztan, bi mila eta biko uztailaren hemezortzian. Mankomunitateburua, Francisco José Oyarzabal Irigoyen.

ESKABIDE EREDUA

Izen-abizenak: ................................., adinez nagusia, NAN zk.: ............. auzokidea: ................, helbidea: .................., kalea .................., zenbakia ....., telefonoa: ............, 2002-2003 urteetarako Kintoko ehizatokiko 3. zenbakia duen postuaren enkante publikoa, plegu itxiaren bidez eta aldez aurretatikako onarpenaz, egine dela jakinik, ................. (letraz eta zenbakiz) .............. euro eskaintzen ditut.

(Tokia, data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0208253