101. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I G A R I

Oihan enkantea

Kontzeju honek, behar bezala baimenduta, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra: 460 pinu, 404,41 metro kubiko zur egiten dutenak, Xabros alderdian. Hasierako prezioa: 14.849,53 euro.

Proposamenak aurkeztu beharko dira, Kontzejuko diruzaintzan behin-behineko fidantzatako lotearen % 2 utzi izanaren frogagiriarekin edo bankuko txekearekin batera, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, hamabosgarren egun balioduneko arratsaldeko zazpiak baino lehen. Ondotik, proposamenak irekiko dira.

Lizitatzaileek enpresaren sailkapen agiria aurkeztu beharko dute.

Gainerako baldintzak ikusgai daude Kontzejuko idazkaritzan.

Igarin, bi mila eta biko ekainaren hogeita seian. Kontzejuko burua, Teodoro Garcés Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: A0207398