101. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1166/2002 FORU AGINDUA, abuztuaren 6koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, "Bordal de Coleto" (Otsagi) eta "Ataburua" (Oronz) aldean Nafarroako Oihan Ondarera heltzeko pistak hobetzea lehiaketa irekiaren bidez kontratatzeko espedientea onesten duena. Kontratazio aurrekontua 70.277,17 euro da.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak lizitaziorako dei egin du, "Bordal de Coleto" (Otsagi) eta "Ataburua" (Oronz) aldean Nafarroako Oihan Ondarera heltzeko pistak hobetzea lehiaketa irekiaren bidez kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraituz:

-Kontratuaren xedea: "Bordal de Coleto" (Otsagi) eta "Ataburua" (Oronz) aldean Nafarroako Oihan Ondarera heltzeko pistak hobetzea lehiaketa irekiaren bidez kontratatzea.

-Adjudikatzeko modua: lehiaketa bidez adjudikatuko da.

-Lizitazio prezioa: gehienez ere 70.277,17 eurokoa izanen da, BEZa barne.

-Egiteko epea: 12 hilabete.

-Proposamenen aurkezpena: proposamenak Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira, Iruñeko Alondegi kaleko 1eko bigarren oinean, Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita seigarren egun naturaleko 14:30ak baino lehen.

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

-Jendaurrean irekitzeko eguna:

3. kartazala, proposamen ekonomikoa biltzen duena, irekitzeko eguna: proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoko seigarren egun baliodunean.

Administrazio klausula partikularren eta baldintza teknikoen pleguak Mendi Ataleko bulegoetan daude (Tutera, 20-1.a, Iruña).

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren bederatzian.-Ingurumen zuzendari nagusia, José Ignacio Elorrieta Pérez de Diego.

PROPOSAMEN EREDUA

Hau sinatzen duena, .......... j/a, adinez nagusia, ...... NAN, .......(e)ko ........... kaleko ..... zk.an bizi dena, bere izenean (edo ......... ordezkatuz, ....... IFZ, ........(e)ko .......... kalea), ........... "Bordal de Coleto" (Otsagi) eta "Ataburua" (Oronz) aldean Nafarroako Oihan Ondarera heltzeko pistak hobetzeko lanak lehiaketa bidez esleitzeko prentsan argitaratu iragarkiaren eta lizitazio hori arautzen duten klausula tekniko eta administratibo partikularren pleguen jakinaren gainean dago eta hitz ematen du lan horiek burutu eginen dituela aipatu agiriei jarraituz eta ............... (letraz) .......... (zenbakiz) .......... euroren truke (BEZA barne).

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0208879