101. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A Z T A N

Elizondon igerileku estalia eraikitzeko obra kontratatzeko lehiaketa

Modalitatea: lehiaketa irekia.

Xedea: Elizondon igerileku estalia eraikitzea. 1. fasea.

Mota: lan horiek kontrata bidez burutzeko aurrekontua 1.633.055,31 eurokoa da, BEZa barne.

Enpresa sailkapena: taldea: C; azpitaldea: 1-9; maila: a, b edo c.

Proposamenen aurkezpena: Udaletxe honetako erregistro nagusian aurkeztu behar dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hogeita sei egun naturaleko epean.

Behin-behineko fidantza: Baztango Udaleko Gordailuzaintzan 32.661,11 euro, dirutan edo legezko abalaren bidez utzi izanaren frogagiria.

Dokumentuak: klausula administratibo partikularren pleguan agertzen direnak.

Proposamenen irekiera: aurkeztutako proposamen ekonomikoak Baztan Balleko Etxean irekiko dira, jendaurreko ekitaldian, proposamenak aurkezteko epea bukatzen den egunetik, hamargarren laneguneko eguerdiko ordu batean.

Klausula administratibo partikular eta teknikoen plegua, baita lanaren proiektua ere, lehiatzaileen eskura daude, Elizondon dagoen Baztan Balleko Etxeko bulegoetan.

Baztanen, bi mila biko ekainaren hogeita zazpian. Alkatea, sinadura ulertezina.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena .................., bizilekua ..........., helbidea ................, N.A.N. zkia. .........., nire izenean edo ondoko hau ordezkatuz ............... (idatzi dagokiona) ..................., lanen kontratua lehiatzeko proiektua nahiz klausula administratibo partikularren plegua ezaguturik, lan horiek osorik egiteko konpromisoa hartu dut, aipatu agiriei hertsiki lotuz eta .............. (letraz) .............. eurotan, gehi BEZari dagozkion .......... (letraz) ............., guztira ............. (letraz eta zenbakiz) ............ euro egiten baitute.

(Tokia, eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: a0207431