101. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

Oihan enkantea % 10 merkeago

Altsasuko Udalak, Ingurumen zuzendari nagusiak 2001eko irailaren 6ko 2092. ebazpenaren bidez behar bezala baimendurik, enkante publikoan jarri du ondoko oihan aprobetxamendu hau:

Lote bakarra.-Oihan espeziea: Larizio pinua. Alderdia: Berabide. Zuhaitz kopurua: 3.047. Zur bolumena : 528 m3 Balorazioa, guztira: 303.030 pezeta (1.821,25 euro) BEZa kanpo, hau da, hasierako prezioa ken % 10eko deskontua.

Fidantza: enkantean parte hartu ahal izateko, lizitazio prezioaren % 2 ordaindu izana egiaztatu beharko da.

Behin betiko fidantza: esleipenaren zenbatekoaren % 4.

Ustiatzeko epea: urtebete, aprobetxamendua ematen denetik aurrera (baldintza pleguko 8. artikulua).

Ordainketak: zenbatekoa txikia dela eta, ordainketa hiru hilabeteko epean eginen da, esleipena egiten denetik hasita, eta dena batera.

Gastuak: titularrak 14.672 pezeta (88,18 euro) ordaindu beharko ditu, lan teknikoen tasengatik, baita iragarki ofizialen eta prentsakoen gastuak.

Bideak: egoera onean utzi behar dira.

Zamatokiak: teknikoek finkatuko dituzte.

Sesteoa: ohi den modura eginen da.

Altsasun, bi mila eta biko ekainaren hogeita bostean. Alkate andrea, Camino Mendiluze.

Iragarkiaren kodea: a0207429