101. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

Oihan enkantea % 20 merkeago

2002ko urtarrilaren 30eko 13. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturiko oihan enkantea hutsik geratu denez, berriz ere iragartzen da aipatu markazioa % 20 merkeago, ondoren zehazten den modura:

1 zenbakiko lotea. Aranea alderdia. 1.068 pago, 45 bertako haritz, 8 haritz amerikar eta 485 pago (enbor txiki). 9.424.368 pezeta edo 56.641,59 euro balio du, hau da hasierako balioa ken % 20ko deskontua.

2 zenbakiko lotea. Arkurutzeta alderdia. 3.167 alertze, 553,8 metro kubiko egiten dutenak. 786.396 pezeta edo 4.726,34 euro balio du, hau da, hasierako balioa ken % 20ko deskontua.

Lote hau aurrekotik bereizita dago, eta ordainketa bakarrean ordaindu behar da, esleipena egin eta lehenengo bi hilabeteen barnean.

Behin-behineko eta behin betiko fidantzak, bermeak, ustiatzeko epeak, ordainketak, bideak, administrazio gastuak, zamatokiak eta abar hasierako enkantean ezarritakoak dira.

Altsasun, bi mila eta biko ekainaren hogeita bostean. Alkate andrea, Camino Mendiluze.

Iragarkiaren kodea: a0207428