101. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

OSASUN DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko egoitza eta establezimenduetan gerta daitezkeen beharren arabera, Zerbitzu Anitzetako langile izateko izangaien bi zerrenda berariazko proben bitartez eratzeko deialdia, gero aldi baterako kontratuak egiteko. Deialdia Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 27an emandako 506/2002 Ebazpenaren bitartez onetsi zen (2002ko apirilaren 24ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 50. zk.). Iragarkia.

Eva María Ochoa andreak eta beste hogeita bat lagunek gora jotzeko errekurtsoak paratu dituzte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko egoitza eta establezimenduetan gerta daitezkeen beharren arabera, Zerbitzu Anitzetako langile izateko izangaien bi zerrenda berariazko proben bitartez eratzeko deialdiaren kontra. Beraz, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 112 eta 59. artikuluetan xedaturikoarekin bat, interesatuei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak aurkez ditzaketela.

Aurkezturiko errekurtsoaren kopia interesatuen eskura dago Osasun Departamentuan, Iruñeko Amaia kaleko 2Ako bigarren oinean.

Alegazioak Osasun Departamentuko erregistroan aurkezten ahal dira, leku berean baitago.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren bostean.-Osasun Departamentuko zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iráizoz.

Iragarkiaren kodea: a0208754