101. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

1186/2002 EBAZPENA, ekainaren 20koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erreumatologiako barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu huts bat merezimenduzko lekualdatze lehiaketaren bidez adjudikatzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 13an emandako 226/2002 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko barrutiko sendagile espezialista izateko 16 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2002ko otsailaren 27ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (25 zk.).

Lehiaketan izangai bakarrak parte harturik, bidezkoa lanpostua interesatuaren eskariaren arabera adjudikatzea.

Hori horrela, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/95 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erreumatologiako barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu huts bat, lekualdatze lehiaketa bidez, Ricardo Alfonso Gutiérrez Polo jaunari adjudikatzea. Destinoa Nafarroako Ospitalean (plantillako zenbakia: 68197).

2. Izendatzen den lehiatzaileak 2002ko uztailaren 1ean hartu beharko du lanpostuaren jabetza. Epe horretan, behar bezala frogaturiko ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez bada, adjudikatu zaion lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko ditu

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agindua ematea.

4. Ebazpen honen kontra funtzionarioek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 114. eta 115. artikuluekin, Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legeko 64. artikuluarekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 52.2 artikuluarekin bat. Estatutupeko langileek edo lan kontratudun langile finkoek, berriz, lan arloko epaitegietara jo aurreko erreklamazioa jartzen ahalko dute, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari zuzendua, legeak horretarako ezartzen duen epean.

5. Ebazpen honen berri ematea interesatuari, Nafarroako Ospitaleko Langileri Zerbitzuko zuzendariari, Tuterako Osasun Barrutiko Langileri Zerbitzuko buruari, Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Izapidatzeko Unitateari, eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0207457