96. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1061/2001 EBAZPENA, uztailaren 19koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Adimen Osasuneko IIC zentrorako eraikin bat moldatzeko proiektuaren prestakuntza eta segurtasun eta osasun azterlana kontratatzeko gastua baimendu eta proiektu hori eta, hala bada, obrako zuzendaritza kontratatzeko espedienteari ekiten diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du, Adimen Osasuneko IIC zentrorako eraikin bat moldatzeko proiektuaren prestakuntza eta segurtasun eta osasun azterlana kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraituz:

-Kontratuaren xedea: Adimen Osasuneko IIC zentrorako eraikin bat moldatzeko proiektuaren prestakuntza eta segurtasun eta osasun azterlana.

-Esleipen modua: lehiaketa, prozedura irekia.

-Lizitazio prezioa: 2.690.178 pezeta, 16.168,30 euro, BEZa barne.

-Ez da behin-behineko bermerik eskatzen.

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikular eta teknikoen pleguan ageri dena.

-Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita zazpi egun natural iragan arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Erregistro Orokorrean (Irunlarrea kalea, 39 behea).

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun-orduak: proposamenak bukatzeko epea bukatu eta hogeita bost egun natural iraganik, 12:00etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kaleko 39an).

Administrazio klausula partikularren eta baldintza teknikoen plegua lizitatzaileen eskura dago Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Erregistro Orokorrean (Irunlarrea kalea, 39). Kontsultetarako, telefonoa: 948-429398; faxa: 948-429384.

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren hemeretzian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

(Kontratazio hau arautzen duten pleguetan: eranskina).

Iragarkiaren kodea: A0107888