96. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 8a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S

Hasierako onespena Gorraizko S.3. unitateko xehetasun azterlaneko aldaketari

Eguesibarko Udaleko Alkateak, 2001eko uztailaren 26ko ebazpenaren bidez, Gorraizko S.3. unitateko xehetasun azterlaneko aldaketa hasiera batez onetsi du, Castillo de Gorraiz, S.A. entitateak eskaturik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 119. artikuluak ezarritakoa betez. Interesatua den orok espedientea aztertu eta alegazioak aurkezten ahalko ditu hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Eguesen, bi mila eta bateko uztailaren hogeita seian. Alkatea, Ignacio Galipienzo.

Iragarkiaren kodea: A0108096