96. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 8a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

E D I K T U A

Jakinarazten zaio Pablo Mena Sola Jaunari, zeinaren azken helbide ezaguna Iruñeko Azella zeharkaleko 5-1.C baita, Iruñerriko Mankomunitateko buruak, 2001eko ekainaren 29ean, jarraian transkribatzen den 111/2001 zenbakiko ebazpena eman duela, espresuki aipatzen dituelarik ebazpenaren beraren aurka aurkez daitezkeen helegiteak:

"2001053 zenbakiko zehapen-espedientea ikusita, Udaltzaingoak salatutako egintzen ondorioz, 57/2001 zenbakiko Ebazpenaren ekimenez Iruñerriko Mankomunitateak Pablo Mena Sola Jaunaren aurka hasia, 33.420.957 N.A.N. zenbakiduna, ondorioa da:

2001eko apirilaren 9an, Iruñerriko Mankomunitateak ondoko gertakari hauek egin izanaren berri jakin zuen:

"Pablo Mena Sola Jauna, Azella zeharkalea 5-1koan helbidea duena, 33.420.957 N.A.N. zenbakiduna, salatua izan zen 2001eko apirilaren 1ean, obra-hondakinak materia organikoko zabor edukiontzi batera botatzeagatik, San Alberto kalean"

2001eko apirilaren 19ko data duen Hastapen Ebazpenaren bidez, erruztatuari, egindako arau-hausteen kalifikazioa eta horri legozkiokeen zehapenak jakinarazteari ekin zitzaion, instrukziotik atera litekeen emaitza deusetan galarazi gabe.

Zehapen-prozedurak aurrera segitu zuen gainontzeko izapideetan, eta Administrazioaren aldetik ondoko jarduera hauek egin ziren:

-2001eko apirilaren 26an, goizeko hamaiketan, Hastapen Ebazpena jakinarazteari ekin zitzaion interesatuaren helbidean. Pablo Mena Sola bertan ez egonik, bere amak jakinarazpena errefusatu zuen.

-2001eko apirilaren 27an, eguerdiko ordu bietan, bigarrenez ekin zitzaion Hastapen Ebazpenaren jakinarazpena egiteari interesatuaren helbidean. Interesatua bertan ez egonik, bere amak jakinarazpena errefusatu zuen.

-Ekainaren 1ean, 34 eta 413 zenbaki profesionala duten Udaltzainei eskatu zitzaien beraiek aurkeztutako salaketaren berrespena, eta bi biek halaxe berretsi zuten.

Aintzat harturik, egindako arau-hausteari (arina) dagokion kalifikazioari jarraikiz, eta aplikazioaren ondoriozko arau disziplinarioen arabera, prozedura horrek bukatua egon behar zuela hilabetean, eta bukatu ez izanaren ondorioa dela prozeduraren iraungipena edo baliogabetzea.

Arestian aipatutako aurrekariak eta azaroaren 26ko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 44.2 artikulua ikusita, ondoko ebazpen hau ematen dut:

Lehenik.-2001053 zenbakiko zehapen-espedientea artxibatzea erabaki da, Pablo Mena Sola jaunaren aurka jarraitutakoa, 57/2001 zenbakia duen Ebazpenarekin hasia. Espediente hori iraungitzat jo behar da, prozedurari akabera ematen dion ebazpena emateko ezarritako epeak iragan izanaren ondorioz.

Bigarrenik.-Ebazpen hau interesatuari jakinaraz bekio, bidenabar adieraziz, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen 7/85 Legearen 52.2 artikuluak dioen bezala, ebazpen honek akabera ematen diola bide administratiboari, eta, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 333. artikuluak xedatzen duenaren arabera, administrazioarekiko auzi-helegitea aurkeztu ahal izanen duela Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera bi hilabeteko epean. Aldez aurretik aukeran du berraztertzeko helegitea aurkeztea, Iruñerriko Mankomunitateko buruari zuzendua, edota gora jotzeko helegitea, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, bietan hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hogeita bederatzian."

Hori horrela, halaxe jakinarazten da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara emanez, azaroaren 26ko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren hemeretzian. Idazkaria, María Teresa Donázar Pascal.

Iragarkiaren kodea: A0107968