96. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 8a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Hasierako onespena, 2001eko aurrekontuko aldaketei. 1/2001 espedientea

2001ko ekainaren 28ko Batzarre Orokorrean honako erabaki hau hartu zen: "idazkari-kontuhartzailearen txostena ikusi ondoren, 2001ko aurrekontu arruntean ondoko aldaketak hasiera batez onestea erabaki da aho batez: 1. Kreditu gehikuntza, 700.000 pezeta.. 2. Kreditu transferentzia, 1.500.000 pezeta.

Espedientea jendeaurrean edukitzea 15 egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Erreklamaziorik ezbada, ulertuko da behin betikoz onartzen dela".

Hau dena jakitera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 276 eta 284. artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunari buruzko Foru Legean bat heldu direnetan ezarritakoari jarraikiz.

Lakuntzan, bi mila eta bateko ekainaren hogeita bederatzian. Lehendakaria, José Manuel Leitza Razkin.

Iragarkiaren kodea: a0107964