96. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 8a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa publikoa. 2001. urtean Eraikuntzako 6. Tailer Eskolako obretarako hainbat materialez hornitzeko kontratazio-markoa

2001eko uztailaren 4an Iruñeko Udaleko Alkatetzak emandako ebazpenaren bitartez, Eraikuntzako 6. Tailer Eskolako obretarako hainbat horniduren kontratu-markoa arautu behar duten klausula administratibo partikularren eta baldintza teknikoen plegua onetsi da.

Deialdiaren xedea: Eraikuntzako 6. Tailer Eskolako obretarako hainbat materialez hornitzeko kontratu markoa.

Esleitzeko era: deialdi publikoa.

Deialdiaren zenbatekoa:

1. lotea: Eraikuntzako materialez hornitzea, 1.839.450 pezeta. (11.055,317154 euro)

2. lotea: Harriz hornitzea, 3.900.000 pezeta. (23.439,472070 euro)

3. lotea: Morteroz hornitzea, 2.216.000 pezeta. (13.318,428233 euro)

4. lotea: Zuraz hornitzea, 1.779.000 pezeta. (10.692,005336 euro)

5. lotea: Hormigoiz hornitzea, 1.404.625 pezeta. (8.441,966271 euro)

6. lotea: Altzairuz hornitzea, 359.375 pezeta. (2.159,887250 euro)

Eskaintzak aurkeztea: eskaintzak Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hortik aitzina. Epemugaren azken eguna balioduna ez bada, proposamenak hurrengo egun baliodunean aurkezten ahalko dira. Behin eskaintzak jasorik, hautatu eta ebaluatuko dira, horretarako ezarritako irizpideekin bat, eta txosten bat aurkeztuko zaio organo eskudunari, horrek dagokion ebazpena eman dezan, gehienez ere, eskaerak egin eta bi hilabeteko epean.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: klausula administratibo partikularren eta baldintza teknikoen pleguetan eskatzen dena. Aipatu pleguak Zuzeneko Kudeaketa bulegoan jasotzen ahal dira (Merkatuko kalea 7-9 beheko solairua).

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren hamazazpian. Gizarte Ekintzako Zinegotzi Delegatua, Eradio Ezpeleta Iturralde.

Iragarkiaren kodea: A0107895