96. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 8a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

KINTOKO MANKOMUNITATEA

Ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua

Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabost egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jendaurrean egonen dela Erroibarko udal bulegoetan, ehiza barruti publikoa eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten bere lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espreski uko egiteko.

Barne geldituko direnak: Aldude edo Kinto izeneko mendi osoa, jabetza pribatuko lurrak barne.

Lintzoainen, bi mila eta bateko uztailaren hemeretzian. Mankomunitateko burua, Francisco Almirantearena Juango.

Iragarkiaren kodea: A0107860