96. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

185/2001 FORU DEKRETUA, uztailaren 2koa, Francisco Javier Fernández Ayesa jauna Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide kargutik kendu eta Joaquín Urízar Tanco jauna Kontseilu horretako kide izendatzen duena.

Maiatzaren 4ko 158/1998ko Foru Dekretuaren bidez, Francisco Javier Fernández Ayesa jauna Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide izendatu zen, Nafarroako irakaskuntza pribatuko irakasleen ordezkari izan zedin.

2001eko ekainaren 20an Nafarroako Eskola Kontseiluari zuzenduriko idazkiaren bitartez, SEPNAko Kontseilu Sindikalak Joaquín Urízar Tanco jauna Nafarroako Eskola Kontseiluko kide izendatzea proposatu zuen Fernández Ayesa jaunaren ordez aritzeko. Ordezkapenak, idazkiaren arabera, 2001eko irailaren lehenaz geroztiko ondorioak izanen ditu.

Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia arautzen duen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 4., 5. eta 6. artikuluekin bat, bidezkoa da proposatutako kargu uztea eta izendapena xedatzea.

Horrenbestez, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko uztailaren bian egindako bilkuran hartutako Erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Francisco Javier Fernández Ayesa jauna, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kidea, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. artikulua. Joaquín Urízar Tanco jauna Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide izendatzea, irakaskuntza pribatuko irakasleen ordezkari izan dadin, SEPNA-FSIEren izenean, ordeztua izan denaren agintaldia bukatzeko gelditzen den tarterako.

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren bian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0107656