96. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 8a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U R Z A I N K I

Oihan enkantea, ehuneko hamar merkeago

Urzainkiko Udalak, 2001eko ekainaren 13an egin bilkuran, erabaki zuen plegu itxien bidezko enkante publikoa egitea, ehuneko hamar merkeago, oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra: 447 ler gorri, 426,720 metro kubiko egiten dutenak, "Resiervo del Reino" alderdian.

Hasierako prezioa, ehuneko hamar merkeago: 2.379.177 pezeta (BEZa kanpo).

Proposamenak, hasierako prezioaren ehuneko 2 utzi izanaren gordekinarekin eta enpresaren sailkapen agiriarekin batera, udal idazkaritzan aurkeztuko dira, 2001eko irailaren zazpiko eguerdiko ordu biak baino lehen, eta jarraian irekiko dira.

Baldintza partikularren pleguak interesatuen eskura daude udal idazkaritzan, bulego orduetan.

Urzainkin, bi mila eta bateko uztailaren bian. Alkatea, Pedro José Cherrail Barricat.

Iragarkiaren kodea: A0107448