96. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 8a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R R O N K A R I

Aurrekontuko aldaketa hasiera batez onetsita

Erronkariko Udalak, 2001eko maiatzaren 24an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2001eko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketa, alegia, 469.622 "Pisos Camineros izeneko Udalaren etxebizitza hobetzea eta teilatua konpontzea" kontusaila sortzea 2001eko aurrekontu orokor eta bakarrean, 1.817.917 pezetakoa. Kontusail hori gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kargura finantzatuko da.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunetan, interesatuek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten, behin betiko onetsi aitzin.

Erronkarin, bi mila eta bateko ekainaren zortzian. Alkatea, Agapito Boj Garate.

Iragarkiaren kodea: A0107447