96. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 8a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R R O N K A R I

Kontribuzio berezia antolatzeko erabakia

Erronkariko Udalak, 2001eko maiatzaren 24an egin bilkuran, erabaki zuen kontribuzio berezi bat ezartzea, "Ur hornidurarako sarea luzatzea, industrialdera -Enaquesa auzora". Hona hemen antolaketaren ezaugarriak:

Inbertsioaren aurreikusitako kostua: 17.389.898 pezeta.

Dirulaguntzarik gabeko kostua: 9.846.280 pezeta.

Onuradunen artean banatu beharreko zenbatekoa (% 25): 2.461.570 pezeta.

Banatzeko irizpideak: katastroko balioa: % 80; azalera: % 20.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunetan, interesatuek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten, behin betiko onetsi aitzin. Epe horretan kexa edo alegaziorik aurkezten ez bada, aipatu antolaketa hori onetsita geldituko da zuzenean.

Erronkarin, bi mila eta bateko ekainaren hogeita zortzian. Alkatea, Agapito Boj Garate.

Iragarkiaren kodea: A0107446