96. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 8a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C O R E L L A

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren hautaketa

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoko 101. artikuluan eta Bake Epaileen gaineko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduko 5. artikuluan xedatutakoa betetzeko, deialdi publikoa iragartzen da, Udalerri honetako bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko. Orobat, 15 egun balioduneko epea ezartzen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, legeak eskatzen dituen betekizunak bildu eta hautatuak izan nahi dutenek, eskabideak aurkez ditzaten, Udal honetan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak sor ditzan.

Corellan, bi mila eta bateko ekainaren hamaikan. Alkatea, Javier García Arellano.

Iragarkiaren kodea: a0106353