96. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 8a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

E D I K T U A

Tafallako Udalak, 2001eko maiatzaren 29an egin osoko bilkura arruntean, besteak beste, ondoko erabaki hau hartu zuen:

Ikusita Hiri Antolamendurako Plan Orokorra UC-93 unitateko D5, B18 eta B17A lurzatietan (La Nava industrialdea) aldatzeko proiektua, Pedro Lizarazu Esquírozek Lizarazu, S.L. ordezkatuz 2001eko maiatzaren 23an aurkeztua (S.E.ko zenbakia: 1621).

Kontuan hartuz txosten teknikoa, juridikoa eta ekonomikoa eta Hirigintzako Informazio Batzordearen irizpena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 115, 120 eta 127. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz, erabaki da:

Lehenik.-Hasiera batez onestea indarra duen Hiri Antolamendurako Plan Orokorra, UC-93 unitateko D5, B18 eta B17A lurzatietan (La Nava industrialdea) aldatzeko proiektua, Lizarazu, S.L.k sustatua.

Bigarren.-Espedientea jendaurrean jartzea hilabeterako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia argitaratuz, herritarrek eta interesatuek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Hirugarren.-Iragarkia "Diario de Navarran", "Diario de Noticiasen" eta Udaleko oholean paratzea.

Tramite egintza denez, ezin zaio errekurtsorik paratu administrazio bidean, eta horixe ematen dizut aditzera behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, bi mila eta bateko ekainaren seian. Alkatea, sinadura ulertezina. Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: a0106335