96. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

ERABAKIA, 2001eko uztailaren 2koa, Nafarroako Gobernuak hartua, "Izizeko (Galoze) Eskualdeko Industrialdea jartzeko Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko espedientea", Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak sustatua, onesten duena.

Nafarroako Gobernuak, 2001eko martxoaren 5eko Erabakiaren bidez, hasiera eman zion Izizeko (Galoze) Eskualdeko Industrialdea jartzeko Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko espedientearen tramitazioari, Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak sustaturik.

Erabaki horretan adierazten zen espedienteak behar den bezala justifikatzen eta ebazten zuela aldaketan planteatzen zena: plana egokitzea poligonoak gaur egun duen egoerara, eta industriarako eta dotazio pribatuetarako lurzoru gehiago lortzea.

Jendaurrealdian ez da alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduaren Batzordeak 2001eko ekainaren 26an emandako txostena kontuan harturik, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legea eta aplika daitezkeen gainerako arauak ikusirik, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak

ERABAKI DU:

1. "Izizeko (Galoze) Eskualdeko Industrialdea jartzeko Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko espedientea", Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak sustatua, onestea.

2. Adieraztea Erabaki honen aurka, nahi izanez gero, berraztertzeko helegitea jarri ahalko dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. eta 117. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz (aipatu legea urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua da), edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioan aurkatzen ahalko da zuzenean, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluak xedatutakoari jarraikiz.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuari, eta NASUINSAri jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren bian.-Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Iragarkiaren kodea: A0107668