96. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

79/2001 FORU AGINDUA, apirilaren 19koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak meana, bingoko txartelek inprimatua duten prezioari dagokionez, euroa sartzeko aurreikuspenak ezartzen dituena.

Bingoaren Erregelamendua onetsi zuen uztailaren 30eko 263/1992 Foru Dekretuaren azken xedapenetan lehenak ahalmena ematen dio Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari, beharrezko diren arloetan, Erregelamendua betearazi eta garatzeko behar diren xedapenak emateko.

Heldu den urteko urtarrilaren lehenean euro billeteak eta txanponak erabiltzen hasiko dira.

Euroa sartzeari buruz indarra duten xedapenen arabera, prezioa pezetatan inprimatua duten bingo txartelak 2002ko otsailaren 28ra arte erabili ahalko dira. Prezioa eurotan dutenak, berriz, urte horretako urtarrilaren 1etik aurrera erabil daitezke. Hala ere, praktikan, ezinezkoa da bingo aretoetan prezioa pezetatan duten txartelak eta eurotan dutenak batera erabiltzea.

Horregatik, txartel berrietarako bidea prestatu eta erraztu nahian, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitatean bingo txartelek inprimaturik izanen duten prezioa, eurotan emana, zehaztea eta horiek noiztik aurrera hasiko diren erabiltzen finkatzea, pezetatan inprimaturiko txartelak aldi batez, hots, horrelako txartelak amaitu arte, erabiltzen segitzeko baimena ematea deusetan galarazi gabe.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Lehena.-2002ko urtarrilaren 7tik aurrera, hori barne, Nafarroako Foru Komunitatean erabiliko diren bingo txartelak 1,5, 2, 3 edo 6 eurokoak izanen dira.

Bigarrena.-300, 500 eta 1000 pezetako balioa inprimaturik duten bingo txartelak 2002ko otsailaren 28ra arte erabili ahalko dira, eta haien salmenta balioa, aurreko atalean adierazi egunetik aurrera, 2, 3 eta 6 eurokoa izanen da, hurrenez hurren.

Hirugarrena.-Bingo enpresek ahalik eta publizitaterik handiena eman beharko diote Foru Agindu honi, aretoko hainbat tokitan agindu honen kopia kautotuak jarriz, jendeak aise irakurtzeko moduan.

Laugarrena.-Foru Agindu hau igortzea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Araubide Juridiko eta Administratiboaren Zerbitzura, Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Zerga Berezi, Aseguru-sarien gaineko Zerga eta Tasen Atalera, Nafarroan bingo aretoak ustiatzeko baimenen titularrak diren enpresei, Moneta eta Tinbrearen Fabrika Nazionalari -Real Casa de la Moneda delakoari- igortzea, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hemeretzian.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0107000