95. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

628/2001 EBAZPENA, uztailaren 25ekoa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Ebroko Ardatza, NA-134 errepidea handitu eta hobetzea, tartea: NA-115etik NA-660ko bidegurutzera bitarteko lotura" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak egiteko dei egiten duena.

Herrilan zuzendari nagusiak, maiatzaren 23ko 458/2001 Ebazpenaren bidez, behin betikoz onetsi zuen "Ebroko Ardatza, NA-134 errepidea handitu eta hobetzea, tartea: NA-115etik NA-660ko bidegurutzera bitarteko lotura" izeneko proiektua, urtarrilaren 16ko 42/2001 Ebazpenaren bidez jendaurrean jarri zena.

Nafarroako Gobernuak, maiatzaren 21eko 122/2001 Foru Dekretuaren bidez, aipatu proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklaratu du.

Horrenbestez, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduaren bidez eskuordeturiko ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

1. "Ebroko Ardatza, NA-134 errepidea handitu eta hobetzea, tartea: NA-115etik NA-660ko bidegurutzera bitarteko lotura" izeneko proiektuak ukitutako eskubide eta ondasunen titularrei dei egitea Funesko udaletxean ager daitezen abuztuaren 6an, Milagrokoan abuztuaren 7 eta 8an eta Cadreitakoan 9 eta 10ean, ondasun eta eskubide horiek okupatu aitzineko aktak eta, behin betikoak egin behar badira, haiek ere egiteko.

2. Ekitaldi horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala ahalordetutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Nafarroako Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Funes, Milagro eta Cadreitako udaletxeetako iragarki oholetan argitaratuko da eta, banakako zitazio zedularen bitartez, ukitutako titularrei horren berri emanen zaie eta adieraziko argitalpen hau Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeko 59.4 artikuluan aipatzen diren ondorioetarako ere egiten dela.

4. Ebazpen hau igortzea Funes, Milagro eta Cadreitako udaletxeetara eta Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzura (Desjabetzapen Atala).

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren hogeita bostean.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A0108019