95. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

627/2001 EBAZPENA, uztailaren 25ekoa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Bide Segurtasuna. 54. tarte arriskugarria (TA-54) kentzeko lanak: Ledean N-240 Iruña-Huesca eta NA-127 Zangoza-Sos del Rey Católico errepideen bidegurutzea hobetzea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak egiteko dei egiten duena.

Herrilan zuzendari nagusiak, apirilaren 18ko 322/2001 Ebazpenaren bidez, behin betikoz onetsi zuen "Bide Segurtasuna. 54. tarte arriskugarria (TA-54) kentzeko lanak: Ledean N-240 Iruña-Huesca eta NA-127 Zangoza-Sos del Rey Católico errepideen bidegurutzea hobetzea" izeneko proiektua, otsailaren 16ko 148/2001 Ebazpenaren bidez jendaurrean jarri zena.

Nafarroako Gobernuak, 2001eko otsailaren 12ko Erabakiaren bidez, aipatu proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklaratu du.

Horrenbestez, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduaren bidez eskuordeturiko ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

1. "Bide Segurtasuna. 54. tarte arriskugarria (TA-54) kentzeko lanak: Ledean N-240 Iruña-Huesca eta NA-127 Zangoza-Sos del Rey Católico errepideen bidegurutzea hobetzea" izeneko proiektuak ukitutako eskubide eta ondasunen titularrei dei egitea Ledeako udaletxean ager daitezen abuztuaren 13an, ondasun eta eskubide horiek okupatu aitzineko aktak eta, behin betikoak egin behar badira, haiek ere egiteko.

2. Ekitaldi horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala ahalordetutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Nafarroako Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Ledeako udaletxeko iragarki oholean argitaratuko da eta, banakako zitazio zedularen bitartez, ukitutako titularrei horren berri emanen zaie eta adieraziko argitalpen hau Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeko 59.4 artikuluan aipatzen diren ondorioetarako ere egiten dela.

4. Ebazpen hau igortzea Ledeako Udaletxera eta Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzura (Desjabetzapen Atala).

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren hogeita bostean.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A0108010