95. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

966/2001 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2002. urtean oxigenoterapia eta arnasketarako etxez etxeko beste terapien zerbitzua kontratatzeko gastua baimendu eta adjudikazio espedienteari hasiera ematen diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du 2002. urtean oxigenoterapia eta arnasketarako etxez etxeko beste terapien zerbitzua kontratatzeko, ondoko baldintza orokorrei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: 2002. urtean oxigenoterapia eta arnasketarako etxez etxeko beste terapien zerbitzua kontratatzea.

-Adjudikazio modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

-Lizitazioaren prezioa: aurreikusitako gastua, urtean, 250.000.000 pezetakoa da (1.502.530,26 euro).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak.

-Proposamenak non eta noiz aurkeztu: lizitazio iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hogeita zazpi egun naturaleko epean, Osasunbidea- Nafarroako Osasun Zerbitzuko erregistroan (Irunlarrea kalea, 39, 31008, Iruña).

-Behin-behineko bermea: 5.000.000 pezeta (30.050,61 euro).

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: proposamenak aurkezteko epea amaitzen denetik hamabost egun igarota, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki oholean (Irunlarrea kalea, 39, Iruña) jakinaraziko da proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia, eguna eta ordua.

Administrazio klausula partikularren plegua lizitatzaileen eskura dago Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39) eta www.cfnavarra.es/sns-o/concursos web-gunean.

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren lauan.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

(Kontratazioa arautzen duten pleguetan ageri dena: I. eranskina, Proposamen ekonomikoaren eredua).

Iragarkiaren kodea: a0107891