95. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L T Z A

Deialdia, Oltza zendeako Udalaren zerbitzuko kultur eta kirol koordinatzaile izateko lanpostu finko bat, oposizio- lehiaketaren bidez betetzeko

1.-Arau orokorrak

1.1. Oltza Zendeako Udalean kultur eta kirol koordinatzaile bat oposizio-lehiaketa bidez hartzea da deialdi honen xedea.

1.2. Izendapenak lan-kontratudun finko bilakatuko du izendatua. Lanpostua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuko B mailari dagozkion lansariez hornituko da.

1.3. Lanaldia osoa izanen da eta antolamendua zerbitzuaren beharren arabera egokituko da beti, eta hura noiznahi aldatzen ahalko dute administrazioko erakunde eskudunek.

1.4. Izendatuak ondoko funtzio hauek beteko ditu:

-Udalaren ordezkaritza hartzea, autonomi nahiz udalarte mailako batzorde teknikoetan, gaur egun daudenak nola sor daitezkeenak.

-Kirol eta Kultur Unitate Organikoko zuzendaritza batzordeko kide izatea, estatutuetan xedatutakoari jarraikiz.

-Oltza Zendea-Orkoiengo Musika Eskolako Patronatukoko zuzendaritza batzordeko kide izatea.

-Tokiko Administrazioak kirol eta kultur arloan dituen eskumenak planifikatzea.

-Tokiko kirol eta kultur sistema osatzen duten osagaiak kudeatzea: gaur egun daudenak, besteak beste Asiaingo pilotalekua, Arazuriko Berokizelaia kiroldegia, Ororbiako pilotalekua, eta etorkizunean sor daitezkeenak.

-Kirol eta kultur programak eta jarduerak antolatu, administratu eta koordinatzea.

-Kirol eta kultur programak egiteaz arduratu eta egintzen jarraipena eta ebaluazioa egitea.

-Lanpostuaren esparruari dagozkion azterketak eta txosten teknikoak prestatzea.

-Udalari aholku ematea lanpostuaren jarduketa-esparruari dagozkion gaien inguruan.

-Kirol eta kultur jarduerak koordinatzea, gainerako udal zerbitzuekin (bere Udalekoak nola kanpoko udaletakoak) eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta herriko gainerako entitate publiko nahiz pribatuek sustatutakoekin.

-Udalerriko Kontzejuekin eta kirol eta kultur arloko erakunde, talde, sozietate, estamentu, entitate eta elkarteekin harremanetan jarri eta koordinazio lanak egitea.

-Beste udalekin egin daitezkeen elkarlanerako hitzarmenetatik sortutako funtzioak.

-Udalaren ordezkaritza edota kudeaketa organoetako kide den aldetik, horrekin lotutako jarduerak bere gain hartu eta garatzea.

-Bere maila eta kategoriaren barnean manatzen zaizkion beste guztiak.

2.-Izangaien betebeharrak

2.1. Oposizioan onartuak izateko, izangaiek eskabideak aurkezteko epea akitzen den eguneko, ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Europako Batasuneko herritarra izatea.

b) Adinez nagusia izatea.

c) Gutxienez ere, ondoko ikastetetan tituluak edukitzea: unibertsitateko diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo hirugarren mailako lanbide heziketa.

d) Egin beharreko eginkizunak egiteko aski gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaiturik edo gabeturik ez egotea eta administrazio publikoen zerbitzutik berezi ez izana.

f) Ibilgailuak gidatzeko baimena, B mailakoa bederen, izatea, bai eta ibilgailua ere.

2.2. Aipatu betebeharrok deialdi honen bederatzigarren oinarrian ezartzen diren epean eta eran frogatu beharko dituzte izangaiek, eta eskabideak aurkezteko epea akitzen den egunean bete beharko dituzte.

3.-Eskabideak

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Galar Zendeako Herriko Etxeko erregistro orokorrean aurkeztu behar dira, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo 30 egun naturalen barnean. Eskabideak deialdi honetako I. eranskinean argitaratzen den ereduari jarraikiz aurkeztuko dira.

3.2. Eskabidea aurkezteko epea luzaezina izanen da.

3.3. Eskabidearekin batera ondoko agiriok ere aurkeztu beharko dira:

a) Nortasun agiri naziona edo haren parekoa.

b) Zinpeko edo aginduzko aitorpena, 2. oinarriko baldintzak betetzen dituela adierazten duena.

c) Curriculum vitae-a eta baremorako alegatzen diren merezimendu guztiak egiaztatzen dituzten agiriak, jatorrizkoak nahiz kautotuak. Aurkeztutako tituluek hezkuntza arloko agintari eskudunak homologatu eta onartuak beharko dute izan.

4.-Izangaien onarpena

4.1. Eskabideak aurkezteko epea iraganik, udalburuak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko. Behin-behineko zerrenda argitaratu ondoko hamar egun baliodunetan, izangai baztertuek erreklamazioak aurkezten ahal dituzte, eta akatsik egin badute, horiek zuzendu.

4.2. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta haiek ebatzi ondoren, udalburuak izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko. Ebazpen berean probak hasteko tokia, eguna eta ordua zehaztuko dira.

5.-Epaimahaia

5.1. Ondoko hauek osatuko dute epaimahaia:

Mahaiburua: Oltza Zendeako Udaleko alkate udalburua.

Ordezkoa: Oltza Zendeako Udaleko kultur eta kiroleko batzordeburua.

Mahaikidea eta ordezkoa: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federaziok izendatutako teknikaria.

Mahaikidea eta ordezkoa: Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak izendatutako teknikaria.

Mahaikidea eta ordezkoa: Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuak izendatutako teknikaria.

Mahaikidea eta ordezkoa: Oltza Zendeako Udaleko langileek izendatutakoa.

Epaimahaiko idazkaria: idazkari gisa arituko da, Oltza Zendeako Udaleko idazkaria, eta ordezko gisa Orkoinego Udaleko idazkaria.

Epaimahaia hautaprobak baino lehen eratu behar da.

5.2. Epaimahaia ez da eratzen ahal, gutxienez bere kideen gehiengo osoa agertzen ez bada.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor litezkeen aferak.

5.4. Epaimahaia eraturik, bere kideen gehiengo osoa beharko du, eta puntuazioa, agertzen direnen banaz- bertzeko aritmetikoa eginez lortuko da.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituak ekar ditzake, probetako gaietan ezagupen tekniko bereziak badituzte. Aholkulari horiek ez dute botorik izanen.

6.-Oposizio-lehiaketa nola eginen.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko dira probak hasteko tokia, eguna eta ordua.

Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.

7.-Lehiaketaldia.

Epaimahaiak izangaiek aurkezturiko merezimenduak baloratuko ditu, deialdiarekin batera (V. eranskina) doan merezimendu baremoari jarraikiz.

Izangaiek oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkezten duten unean alegatu beharko dituzte merezimendu guztiak, baita une berean agiri bidez frogatu ere, jatorrizko agiriak edo agiri behar bezala kautotuak erabiliz. Horrela egiten ez bada, ez aurkeztutzat joko dira.

Merezimenduen balorazioa eginda, emaitzak Herriko Etxeko iragarki oholean emanen dira argitara.

8.-Oposizioaldia.

8.1. Oposizioaldiak aipatzen diren ariketak izanen ditu eta gehienez ere 75 puntu emanen zaizkio. Ariketak gaztelaniaz eginen dira. Epaimahaiak zehaztuko du proba bakoitza egiteko gehieneko epea. Orobat, bigarren ariketa egiteko denbora ez da lau ordukoa baino luzeagoa izanen.

Oposizioaldiak ondoko proba hauek izanen ditu:

Lehen ariketa: ariketa teorikoa.

Ariketa honek hiru zati izanen ditu:

-Lehen zatia: deialdiko II. eranskinean dauden gaietatik bat garatu beharko da. Ariketak, gehienez ere, 10 puntu izanen ditu, eta gutxienez ere 5 puntu eskuratzen ez dituzten oposiziogileak bazterturik geratuko dira.

-Bigarren zatia: deialdiko III. eranskinean dauden gaietatik bat garatu beharko da. Ariketak, gehienez ere, 10 puntu izanen ditu, eta gutxienez ere 5 puntu eskuratzen ez dituzten oposiziogileak bazterturik geratuko dira.

-Hirugarren zatia: deialdiko IV. eranskineko gaiekin loturiko test moduko 20 galderari erantzutea. Erantzun zuzen bakoitza 0,5 punturekin puntuatuko da. Ariketa honek, gehienez ere, 10 puntu izanen ditu eta gutxienez ere 5 puntu eskuratzen ez dituztenak bazterturik geratuko dira.

Bigarren ariketa: ariketa praktikoa: idatziz garatu beharko da epaimahaiak aukeratutako proiektu bat, Udaleko kultur eta kirolaren arloko planifikazio, koordinazio eta kudeaketaren gainean. Ariketa honek, gehienez ere, 35 puntu izanen ditu. Gutxienez ere, 17,5 puntu eskuratzen ez dituztenak bazterturik geratuko dira.

Izangaiek berek irakurri beharko dute ariketa, jendaurrean, bestela bazterturik geratuko dira. Irakurketan, epaimahaikoek argibideak eskatzen ahal dizkiete izangaiei.

Hirugarren ariketa: testuak prozesatzeko Word programaren ezagupena erakusteko proba praktikoa. Gehienez ere 5 puntu izanen ditu, eta puntu 1, gutxienez ere, eskuratzen ez dutenak bazterturik geratuko dira.

Laugarren ariketa: ariketa psikoteknikoa. Ariketa hau N.A.P.I.k eginen du. Gehienez ere, 5 puntu izanen ditu eta ez da baztergarria izanen.

8.2. Epaimahaikide bakoitzak bere kalifikazioa eman beharko du eta kalifikazio guztien banaz-bertzeko aritmetikoa izanen da ariketa hartako puntuazioa.

8.3. Ariketa bakoitza zuzendurik eta plikak jendaurrean irekirik, epaimahaiak Oltza Zendeako Udaleko iragarki oholean argitara emanen du proba gainditu duten izangaien zerrenda, kalifikazioak adieraziz, eta hurrengo ariketa non, noiz eta zer ordutan eginen den zehaztuko da, ariketa baino 48 ordu lehenagotik bederen.

8.4. Proba bakoitzerako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela agertu beharko dute eta, hala eskatzen bazaie, erakutsi egin beharko dute; bestela, kanporatuak edo baztertuak gertatuko dira, salbu eta zuzenbidean onarturiko beste moduren batean nortasuna kreditatzen badute egintza horretan bertan.

8.5. Azkeneko puntuazioa, aldi bakoitzean erdietsitako puntuazio guztien batuketa eginda aterako da, betiere gutxieneko puntuazioak lortu badituzte.

8.6. Epaimahaiak gainditu eta baztertuen zerrenda prestatuko du puntuazioaren araberako ordenan. Puntu berdinketa gertatzen bada, oposizio proba osagarriak eginaraziko dira.

9.-Probak gainditu dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

9.1. Azken ariketa zuzendurik, epaimahaiak probak gainditu dituztenen zerrenda, bakoitzaren puntuazioaren hurrenkeraren arabera egina, emanen du argitara Oltza zendeako Udaleko iragarki oholean eta puntuaziorik handiena lortzen duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena igorriko dio Oltza Zendeako Udalari.

9.2. Aipatu proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

9.3. Proposatutako izangaiak, izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko 30 egun naturaleko epearen barrenean, honako agiriak aurkeztu beharko ditu Udaleko erregistro orokorrean:

a) Sortze agiria.

b) Deialdiko 2.c) oinarrian eskatutako tituluak egiaztatzen dituzten agiriak.

c) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaiturik edo gabeturik ez dagoela eta administrazio publikoaren zerbitzutik berezi ez dela adierazten duen zinpeko aitorpena.

d)SElkargoko eskudunak luzatutako txosten- egiaztagairia, izangaiaren gaitasun fisikoaren gainekoa.

e) Gidatzeko baimena, B mailakoa bederen, izatea.

9.4. IEpearen barrenean izangaiak agiri horiek aurkezten ez baditu, behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan salbu, ez da izendatu ahal izanen. Eskubide guztiak galduko ditu, deusetan ukatu gabe, horrela behar badu, frogak aurkezterakoan egindako adierazpenengatik letorkeen erantzukizuna.

9.5. Azken idatz-zatian azaldutakoa gertatzen bada, Oltza Zendeako Udalak gainditu dutenen zerrendan, 9.1 idatz-zatian aipatzen baita, ondo-ondotik heldu den izangaiarekin betetzen ahal izanen du hutsunea, eta harekin aurreko idatz-zatietan azaldutako prozedura erabiliko da.

10.-Izendapena eta lanpostuaz jabetzea

10.1. Udalak, erabaki baten bidez, aurreko oinarrian ezarritako betebeharrak betetzen dituen izangaia Oltza Zendeako Udaleko lan-kontratudun finko izendatuko du, kultur eta kirol koordinatzaile ari dadin.

Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

10.2. Izendatutako izangaiak lanpostuaz jabetu beharko du izendapena jakinarazi eta hilabeteko epean. Epe horren barnean lanpostuaz jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan salbu, Oltza Zendeako Udaleko lan-kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak galduko ditu. Halakorik gertatzen bada, aurreko oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.

11.-Errekurtsoak

Deialdi honen, haren oinarrien eta hura aplikatzetik sortzen diren egintzen kontra, ondoko errekurtso hauek paratzen ahal dira, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik.

c) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean.

I. ERANSKINA

Izen-deiturak:

N.A.N.aren zenbakia:

Sorteguna: ........................., sorlekua:

Bizitokia: ........................, karrika:

Posta kodea: .............., telefonoa:

Dio:

Karguan lan egitea eragozten dion akats edo eritasun fisiko edo psikikorik ez duela.

Indarra duten xedapenetan ezarrita dauden ezgaitasun bakarrik ere ez duela.

Inongo administrazio publikoren zerbitzutik diziplina espediente bidez ez dela baztertua izan eta eginkizun publikoak betetzeko ezgaituta ez dagoela.

Deialdiko 2.c) oinarrian zehaztutako titulazioa baduela.

Kultur eta kirol kordinatzaile bat hartzeko egun honetako ...... eta zenbaki honetako .... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako deialdian eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituela, eskabideak aurkezteko aipatzen den epea akitzen den eguneko.

Euskararen probak egin nahi dituela/ez dituela egin nahi.

Horiek horrela,

Eskatu du: eskabide hau tenorez eta moduz aurkeztutzat hartuta, sinatzailea onar dezazun kultur eta kirol kordinatzaile bat hartzeko egun honetako ...... eta zenbaki honetako .... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako deialdiko probetara.

Oltza Zendean, 2001eko ..........aren .....(e)an.

(Sinadura)

II. ERANSKINA

Kultur kudeaketarekin lotutako gaiak

1.-Kultur politiken bilakaera Europan 60ko harmakadaz geroztik. Orotariko jarraibideak. UNESCOren eta Europako Kontseiluaren adierazpenak kultur politikei buruz: jarraibide programatikoak.

2.-Administrazio publikoaren esku hartzea dinamika kulturalean.

3.-Kulturaren arlo konstituzionala. Kultur sektoreari aplikatzen zaion arautegia. Egile-eskubideak.

4.-Udalaren kultur jarduketaren lotura bestelako kudeaketa eremuekiko: estatuko erakundeak, autonomikoak, entitate pribatuak.

5.-Kultura gaur egun udalerrian.

6.-Antzerkia eta arte eszenikoak gaur egungo kulturan. Haien egoera Nafarroan.

7.-Proiektuak eta programak prestatzeko faseak.

8.-Europako programak: Kultura 2000.

9.-Kultur politiken prestakuntza. Esku hartzeko osagai eta jokabideak. Irizpideak eta joerak.

10.-Kultur erakundeen egitura eta funtzionamendua. Erakunde horien izera juridikoa.

III. ERANSKINA

Kirol kudeaketarekin lotutako gaiak

1.-Kirol estamenduak, publiko zein pribatu, kirolari eragiten diotenak. Administrazio publikoa. Entitate pribatuak. Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutua: organigrama.

2.-Kirolaren esanahi eta ikerkuntza soziala. Kirol ohiturak eta kontsumoa: denendako kirola eta kirol profesionala. Bezero erabiltzailea. Elkartezaletasuna eta bolondresgoa: kirol programen lagungarriak.

3.-Udalerria eta kirola: eskumenak, parte hartzen duten elementuak. Udalerri txikiak kirol arloko lege autonomikoen markoan.

4.-Udal kirol zerbitzuaren kudeaketa: hastapenak eta joerak. Kudeatzeko ereduak. Udalaren zuzendaritza- kudeatzailetza.

5.-Kirolaren plangintza udal administrazioan: helburuak eta xedeak. Motak eta mailak. Plangintzako prozesua.

6.-Kirola udalerriaren garapen sozioekonomikoan. Administrazioak eskuhartu beharra kirol munduaren errentagarritasunari begira. Herriko kirolaren kalitatearen kudeaketa.

7.-Diagnostikoa prestatzea. Erabakiak hartzea. Garapen metodologikoa. Burutzea. Ebaluatzea.

8.-Kirola Nafarroan. Azterketa sozio-kulturala. Kirol jardueraren ezaugarri nagusiak. Tokian tokiko kirol sistema. Haren osagaiak.

IV. ERANSKINA

Zuzenbide administratiboko gaiak

1.-Udalerria. Kontzeptua eta osagarriak. Eskumenak. Oinarrizko antolamendua eta osagarria. Nafarroako bestelako toki entitateak.

2.-Administrazio prozedura eta Administrazio Publikoen araubide juridikoa. Egintza administratiboak eta xedapen orokorrak. Egintza administratiboen ezaugarriak.

3.-Administrazio prozedura. Prozeduraren hasiera. Administrazioaren isilaldia. Instrukzioa, antolaketa eta bukaera. Jakinarazpenen araubidea. Gora jotzeko errekurtsoak, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzenduak.

4.-Administrazio Publikoekiko kontratuak. Arautegi aplikagarria. Kontratu administratiboen motak. Aldez aurreko jarduketak. Esleitzeko prozedurak eta erak. Laguntza teknikorako kontratuak.

5.-Nafarroako toki entitateen zerbitzuko langileak. Motak. Arautegi aplikagarria. Aplikatzeko esparrua.

6.-Nafarroako toki entitateen baliabideak, Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen arabera. Haien nozio orokorrak.

7.-Udalen aurrekontuak. Kontzeptua eta edukia. Egitura. Prestatzeko eta onesteko prozedura.

8.-Aurrekontuak betearaztea eta kitatzea. Betetzearen faseak. Kitapena.

V. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

Lehiaketaldiari, gehienez ere, 25 puntu ematen ahal zazkio eta ez da baztergarria izanen. Balorazio partzialak, gehienez ere, honakoak izanen dira:

a) Euskararen ezagupena: gehienez ere, 5,25 puntu.

5,25 puntu emanen zaizkie ezagupena E.G.A. titulua edo baliokidea den titulu ofiziala aurkeztuz egiaztatzen duten izangaiei.

0 puntutik 5,25 puntura bitarteko puntuazioa emanen zaie ezagupen probetara, ahozko nola idatzizkoak, aurkezten diren izangaiei. Nafarroako Hizkuntz Politikarako Departamentuak izendatutako teknikariek prestatu eta kalifikatuko dituzte proba horiek.

b) Ingelesaren, frantseraren edo alemanaren ezagupena: gehienez ere, 5 puntu.

5 puntu emanen zaizkie hizkuntza hauetako baten ezagupena, Hizkuntza Eskola Ofizial batek luzatutako Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat jotako titulazioa aurkeztuz, egiaztatzen duten izangaiei.

1,5 puntu emanen zaie hizkuntza hauetako baten ezagupena, Hizkuntza Eskola Ofizial batek luzatutako Oinarrizko Zikloa edo ofizialki baliokidetzat jotako titulazioa aurkeztuz, egiaztatzen duten izangaiei.

c) Administrazio publikoetan, kultur eta/edo kirol kudeaketan izandako esperientzia, 1,5 puntu urte bakoitzeko, lanaldi osoan (puntuazioa, benetan lan egindako eta egiaztatutako hilabeteen arabera zatikatuko da). Gutxienez lanaldi erdian betetako lanpostuak baloratuko dira, betiere dagokien proportzioan. Gehienez ere, 6 puntu. Merezimendua kontratua edo egiaztagiria aurkeztuz frogatuko da.

d) Entitate pribatuetan, kultur eta/edo kirol kudeaketan izandako esperientzia, puntu 1 urte bakoitzeko, lanaldi osoan (puntuazioa, benetan lan egindako eta egiaztatutako hilabeteen arabera zatikatuko da). Gutxienez lanaldi erdian betetako lanpostuak baloratuko dira, betiere dagokien proportzioan. Gehienez ere, 3 puntu. Merezimendua kontratua aurkeztuz frogatuko da.

e) Kultur eta kirol kudeaketarekin zerikusia duten ikastaroak: gehienez ere, 3,75 puntu.

-Kulturaren edo kirolaren gainean egindako masterrak, 300 ordutik gorakoak, master bakoitzeko puntu 1. Gehienez ere, 2 puntu.

-Graduatu ondoko ikastaro bakoitzeko, kulturarekin edo kirolarekin zerikusia dutenak eta 180 ordutik gorakoak, 0,5 puntu. Gehienez ere, puntu 1.

-Kulturarekin edo kirolarekin zerikusia duen ikastaro bakoitzeko, entitate ofizialek edo haiek onartutakoek emanak eta gutxienez ere 30 ordutakoak, 0,25 puntu. Gehienez ere, 0,75 puntu.

f) Bete behar den lanpostuarekin zerikusia duen goi mailako titulua, epaimahaiaren balorazioaren arabera. Titulu bakoitzeko 1,5 puntu. Gehienez ere 1,5 puntu.

g) Kulturaren edo kirolaren gaineko argitalpenak, epaimahaiaren balorazioaren arabera. Gehienez ere 0,5 puntu.

Oltza Zendean, bi mila eta bateko ekainaren hemeretzian. Alkatea, Miriam Berastegui.

Iragarkiaren kodea: a0106797